Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

Non aurkitu dezakezu gida fidagarria?

Non aurkitu dezakezu gida fidagarria?

Mundua oso azkar aldatzen ari denez, nola egon zaitezke ziur hartzen dituzun erabakiek emaitza onak izango dituztela? Nola egon zaitezke konbentzituta gaur egun ondo ikusten dena, etorkizunean ere ondo ikusiko dela?

Bibliak inoiz damutuko ez zaren erabakiak hartzen lagundu zaitzake. Nola da hori posible? Biblia gure Sortzailearengandik datorrelako. Berak badaki zer behar dugun benetan zoriontsu eta seguru sentitzeko.

«Gizaki hori, irakatsi zaizu zer den ona» (Mikeas 6:8).

Ziur egon gaitezke Bibliako aholkuak onak eta praktikoak direla. Izan ere, Bibliaren arabera, Jainkoaren «legeak fidagarri, beti-betiko ezarriak» dira (111. Salmoa 7, 8).

Bibliak mundu aldakor honetan lagundu zaitzake. Zergatik ez duzu zeure kabuz Biblia aztertzen eta hau egia dela konprobatzen?