Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

Zaharkituta al daude Bibliako arau moralak?

Zaharkituta al daude Bibliako arau moralak?

 Pertsona askok, hauen artean kristauak direla esaten duten batzuek ere, sexuari eta ezkontzari buruzko Bibliako arau moralak zaharkituta daudela pentsatzen dute. Garaietara egokitzeko, eliza batzuk jokaera ona eta txarrari buruz irakasten zutena aldatu dute. Baina, egia al da zaharkituta geratu direla Bibliako arau moralak? Ez. Ikusi dezagun zergatik jarraitzen duten erabilgarriak izaten.

Gizakiak Jainkoaren gida behar du ondo eta gaizki zer dagoen jakiteko

 Gizakiak ondo eta gaizki zer dagoen jakiteko bere Sortzailearen gida jarraitzea behar du. Bibliak dio: «Badakit, Jauna, gizakia ez dela bere jokabidearen jabe, ezin duela aukeratu bere ibilbidea» (Jeremias 10:23). Egia da Jainkoak, Jehobak, a erabakiak hartzeko gaitasunarekin sortu gintuela. Hala ere, ez zigun eman ondo eta gaizki zer dagoen erabakitzeko gaitasun eta autoritaterik. Horregatik, guk berarengan konfiantza izatea nahi du (Esaera Zaharrak 3:5).

 Jainkoaren arau moralak Biblian aurkitzen ditugu. Aztertu ditzagun bi arrazoi arau hauek duten garrantzia ikusteko.

  •   Jainkoak sortu gintuen (100. Salmoa 3). Gure sortzailea denez, Jehobak ondo daki zehatz-mehatz zer behar dugun fisikoki, mentalki eta emozionalki osasuntsu eta zoriontsu egoteko. Gainera, bere arau moralei kasurik ez egitearen ondorioak ezagutzen ditu (Galaziarrei 6:7). Jehobak guretzako bizitzarik onena nahi du. Hori dela eta, honela deskribatzen du Bibliak Jainkoa: «Neu naiz Jauna, zure Jainkoa, zeure onerako irakasten dizudana, ibili beharreko bidetik gidatzen zaitudana» (Isaias 48:17).

  •   Gure desirek engainatu gaitzakete. Askok ondo eta gaizki zer dagoen erabakitzeko euren bihotza jarraitu behar dutela pentsatzen dute; hau da, beraien desira eta emozioak. Hala ere, Bibliak dioenez «ez da ezer giza bihotza baino maltzurragorik» (Jeremias 17:9).Gure bihotza ez badugu Jainkoaren jakinduriarekin gidatzen, beranduago damutuko garen gauzak egitera eramango gaitu (Esaera Zaharrak 28:26; Kohelet 10:2).

Alde batera utzi beharko al lukete erlijioburuek Bibliak gaizki eta ondo dagoenari buruz dioena?

 Ez! Bibliak Jainkoari buruzko egia irakasten du eta berak guk nola jokatzea nahi duen azaltzen du (1 Korintoarrei 6:9-11; Galaziarrei 5:19-23). Bere nahia jendeak egia hau ezagutzea da (1 Timoteori 2:3, 4). Beraz, erlijioburuek Jainkoaren hitzak esaten duena irakatsi behar dute (Titori 1:7-9).

 Bibliako arauak jarraitu nahi ez dituzten pertsona askok «bere desiren arauezko» erlijioa bilatzen dute (2 Timoteori 4:3, Iesus Krist Gure Iaunaren Testamentu Berria, Joanes Leizarraga). Baina Jainkoaren hitzak abisu argi hau du: «Ai zuek, gaitzari on eta onari gaitz esaten diozuenok» (Isaias 5:20). Beraz, erlijioburuek Jainkoak ondo eta gaizki zer dagoen esaten duena irakatsi behar dute. Hau ez badute egiten, argi dago kontuak eskatuko dizkiela Jainkoak.

Intoleranteak izatera bultzatzen al gaituzte Bibliako arau moralek?

 Ez. Jainkoa poztu nahi badugu, Jesu Kristoren eredua eta irakaspenak jarraitu behar ditugu. Berak hau irakatsi zien bere jarraitzaileei: «Ez epaitu, epaituak izan ez zaitezen» (Mateo 7:1, Euskal Biblia, Jaime Kerexeta). Gainera, guztiak maitatu eta errespetatu behar ditugula irakatsi zuen (Mateo 5:43, 44).

 Jesusen jarraitzaileek Jainkoaren arau moralak obeditu behar zituzten euren bizitzetan. Hala ere, beste batzuek beste sinesmen batzuk izatea aukeratu zezaketela onartu behar zuten (Mateo 10:14). Jesusek ez zien bere jarraitzaileei politika edo beste bide batzuk erabiltzeko baimenik eman Jainkoaren arauak besteei inposatzeko (Joan 17:14, 16; 18:36).

Zer abantaila ditu Bibliako arau moralak errespetatzeak?

 Jainkoaren arau moralen arabera bizitzeak abantailak ekartzen ditu orain eta etorkizunean (19. Salmoa 9, 12 [19:8, 11, NWT]). Hauek dira abantaila batzuk:

a Bibliak Jainkoaren izena Jehoba dela erakusten du. Euskarazko Bibliako itzulpen batzuetan ere Jainkoaren izena azaltzen da bere forma desberdinetan. Adibidez, Jaime Kerexetaren Euskal Biblian Irteera 3:15⁠eko oharrean agertzen da. Erramun Olabideren Itun Zâr eta Berria itzulpenean, berriz, behin baino gehiagotan agertzen da, esaterako, Irteera 3:15⁠ean eta Isaias 42:8⁠an. Azken honek, hau dio: «Yaube naiz Ni; hau da nire izena».