Saltatu edukira

Zer da Biblia?

Zer da Biblia?

Bibliaren erantzuna

 Biblia 66 liburu sakratuz osaturiko bilduma bat da eta 1.600 bat urteko tartean idatzi zen. Bibliak «Jainkoaren mezua» du, bere Hitza baita (1 Tesalonikarrei 2:13).

Artikulu honetan:

 Bibliari buruzko informazioa

  •   Nork idatzi zuen Biblia? Jainkoak Biblia idazteko 40 bat gizon erabili bazituen ere, Jainkoa da Bibliaren Egilea. Hauetako batzuk Moises, Dabid erregea, Mateo, Markos, Lukas eta Joan izan ziren. a Jainkoak bere pentsamenduak biblia-idazleei transmititu zizkien, hauek bere mezua idatzi zezaten (2 Timoteori 3:16).

     Demagun enpresari batek idazkariari bere izenean mezu bat idazteko eskatzen diola. Ideia nagusiak soilik ematen badizkio ere, mezua enpresariarena da. Modu berean, nahiz eta Jainkoak gizakiak erabili zituen bere mezua idazteko, bera da Bibliaren benetako Egilea.

  •   Zer esan nahi du «Biblia» hitzak? «Biblia» grekerazko biblia hitzetik dator, «liburutxoak» esan nahi duena. Denborarekin, Biblia osatzen duten liburuen bilduma osoa deskribatzeko erabili zen termino hau.

  •   Noiz idatzi zen Biblia? Biblia K.a. 1513 urtean idazten hasi zen eta 1.600 bat urte beranduago idazten amaitu zen, K.o. 98 urtearen inguruan.

  •   Non dago jatorrizko Biblia? Jatorrizko biblia-idazkiak ez dira kontserbatu biblia-idazleek usteldu egiten ziren materialak erabili zituztelako, adibidez papiroa eta pergaminoa. Hala ere, mendeetan zehar eskribek biblia-idazkiak behin eta berriro kopiatu zituzten zehatz-mehatz. Modu honetara, idazki hauen mezua irakurri ahal izango zuen jendeak etorkizunean.

  •   Zer dira «Itun Zaharra» eta «Itun Berria»? Nagusiki hebreeraz b idatzi zen Bibliako atalari Itun Zaharra deitzen zaio, Hebrear Idazkiak izenarekin ere ezagutzen da. Grekeraz idatzitako atalari, aldiz, Itun Berria deitzen zaio, Idazki Grekoak izenarekin ere ezagutzen da. Liburu oso bat osatzen duten bi atal hauei Idazki Santuak deitzen zaie. c

  •   Zer aurkitu dezakegu Biblian? Historia, legeak, profezia, poesia, esaera zaharrak, kantak eta gutunak aurkitu ditzakegu (Ikusi « Biblia-liburuen zerrenda»).

 Zeri buruz hitz egiten du Bibliak?

 Biblia sorkuntzari buruzko laburpen txiki batekin hasten da, Jainko Ahalguztidunak zeruak eta lurra nola sortu zituen azalduz. Bibliaren bitartez, Jainkoak bera ezagutzera gonbidatzen ditu gizakiak. Honela aurkezten du bere burua: «Yaube [Jehoba] naiz Ni; hau da nire izena» (Isaias 42:8, Itun Zâr eta Berria, Erramun Olabide, euskara batura egokituta).

 Bibliak Jainkoaren izena zikindua izan dela azaltzen du, baita nola garbituko duen ere.

 Jainkoak gizakia eta lurrarentzat duen nahia zein den erakusten du Bibliak. Gainera, etorkizunean, Jainkoak gizakiaren sufrimendu guztia kenduko duela adierazten du.

 Bibliak eguneroko bizitzarako aholku praktikoak ematen ditu. Ikus ditzagun adibide batzuk:

  •   Harreman onak mantendu. «Besteek zuei egitea nahi zenuketen guztia, egin zuek ere besteei» (Mateo 7:12).

     Esanahia: Jokatu besteekin zurekin jokatzea gustatuko litzaizukeen moduan.

  •   Estresari aurre egin. «Ez arduratu, bada, biharko egunaz, biharkoak ere ekarriko baitu bere ardura» (Mateo 6:34).

     Esanahia: Etorkizunean gertatu daitekeenaz gehiegi kezkatu beharrean, hobe dugu orain dugun egoeraz arduratzea.

  •   Ezkon-bizitza zoriontsu batez disfrutatu. «Zuetariko bakoitzak maita beza emaztea bere burua bezala, eta emazteak izan biezaio begirune senarrari» (Efesoarrei 5:33).

     Esanahia: Maitasuna eta errespetua ezinbestekoak dira ezkon-bizitzan arrakasta izateko.

 Aldatua izan al da Biblia?

 Ez. Adituek gaur egungo Biblia antzinako biblia-eskuizkribuekin arretaz konparatu eta gero, Bibliaren jatorrizko mezua ez dela aldatu ikusi dute. Honek zentzua du. Azken finean, Jainkoak gizakiok bere mezua irakurtzea eta ulertzea nahi badu, ez al da ziurtatuko mezu hau ez aldatzeaz? d (Isaias 40:8).

 Zergatik daude horrenbeste biblia-itzulpen?

 Gaur egungo irakurle gehienek ez dituzte Biblia idatzi zen jatorrizko hizkuntzak ulertzen. Bibliaren berri onak «nazio, arraza, hizkuntza eta herri» guztientzat dira (Apokalipsia 14:6). Horregatik, jendeak ulertzen duen hizkuntza batera itzulitako Biblia behar du. Era horretara, pertsona guztiek Jainkoaren mezua irakurri eta ondo ulertu dezakete.

 Hiru biblia-itzulpen mota daude:

  •   Hitzez hitz itzulitakoa: Itzulpen mota hau ahalik eta literalena izaten da.

  •   Ideiak itzultzen dituena: Jatorrizko hizkuntzan idatzitako testuaren esanahia adierazten du.

  •   Parafrasia: Testuaren hitzak aldatzen dira irakurketa errazteko. Baina itzulpen mota honek batzuetan jatorrizko esanahia ilundu dezake.

 Biblia itzulpen on batek, literala izatearen eta naturaltasunaren arteko oreka bilatzen du. Helburua Jainkoaren mezua modu zehatzean transmititzea da. e

 Nork erabaki zuen zer liburu izango ziren Bibliaren parte?

 Jainkoa Bibliaren Egilea denez, Berak erabakitzen du hau. Hasiera batean «Jainkoak bere hitzak juduei eman» zizkien (Erromatarrei 3:2). Era horretara, antzinako Israel herria Hebrear Idazkien zaindari bihurtu zen.

 Libururik falta al da Biblian?

 Ez. Biblia osorik dago, ez dago liburu «galdurik». Batzuek isilean gordeta egon ziren antzinako liburu batzuk Bibliaren parte direla esaten dute. f Bibliak berak ematen du jarraibidea Bibliaren parte diren liburuak zeintzuk diren identifikatzeko (2 Timoteori 1:13). Irizpide hau jarraituz, Jainkoak inspiratutako biblia-liburu guztiek mezu bakarra osatzen dute eta ez dute kontraesanik. Ezin da gauza bera esan parrafo hasieran aipatutako antzinako liburu horiei buruz. g

 Nola aurkitu ditzakegu biblia-aipuak?

  Biblia-liburuen zerrenda

a Bibliako liburu guztien zerrenda ikusteko, eta nortzuk idatzi zituzten eta noiz idatzi ziren jakiteko, jo Traducción del Nuevo Mundo-ko «Tabla de los libros de la Biblia» atalera.

b Bibliaren zati txiki batzuk arameraz idatzi ziren. Hizkuntza honek hebreerarekin antzekotasun handia du.

c «Itun Zaharra» terminoak zaharkituta dagoen ideia transmititu dezake eta «Itun Berriak» beste hau ordezkatu duela. Horregatik, biblia-irakurle askok «Hebrear Idazkiak» eta «Idazki Kristau Grekoak» terminoak erabiltzea nahiago dute.

e Askok La Biblia. Traducción del Nuevo Mundo edo La Bible. Traduction du monde nouveau irakurtzen dute itzulpen zehatza eta irakurtzeko erraza delako. Ikusi «Zehatza al da Jehobaren lekukoek erabiltzen duten biblia-itzulpena?»

f Liburu hauei apokrifoak deitzen zaie. Encyclopædia Britannica-ren arabera, biblia-literaturan apokrifoak onartutako Bibliako kanonetik kanpo dauden liburuak dira.