Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

Gutako bakoitzak hartu beharreko erabakia

Gutako bakoitzak hartu beharreko erabakia

Aukeratzen ditugun balio moralek eragin sakona izango dute gure bizitzan. Izan ere, zoriontsu egin gaitzakete edo justu kontrakoa. Jehobak hori badaki, horregatik nahi du gu bere arauen arabera bizitzea.

Jehobak guk bizitza zoriontsu eta baketsua izatea nahi du.

«Neu naiz Jauna, zure Jainkoa, zeure onerako irakasten dizudana, ibili beharreko bidetik gidatzen zaitudana. Ai nire aginduei jaramon egin izan bazenie! Ibaika izango zenuke zoriona, uholdeka salbamena» (Isaias 48:17, 18).

Gure Sortzailea denez, Jainkoak badaki zein den bizitzeko modurik onena. Guk bere gida jarraitzea nahi du, badakielako hori egitean ondo joango zaigula. Jainkoaren arauak jarraitzen baditugu, ez dugu gure erabakien ondorioez kezkatu beharrik izango. Izan ere, beti erabaki ona hartzen arituko gara, bakea eta zoriontasuna emango digun erabakia.

Jehobak ez digu ezinezkoa dena eskatzen.

«Gaur nik ematen dizuedan agindua ez da zuen indarrez gaindikoa, ezta eskuraezina ere» (Deuteronomioa 30:11).

Jainkoaren arauak jarraitzeko, agian, aldaketak egin beharko ditugu gure pentsatzeko eta jokatzeko moduan. Hala ere, Jehoba ez zaigu gehiegi eskatzen ari. Azken finean, gure Sortzailea denez, badaki zer egiteko gai garen. Gainera, Jehoba gero eta gehiago ezagutu, orduan eta argiago izango dugu hurrengoa: «Haren aginduak ez dira astunak» (1 Joan 5:3).

Jehobak bere arauak jarraitzen dituztenei lagunduko diela promestu du.

«Nik, Jaunak, zeure Jainkoak, eskutik heltzen baitizut eta esaten: “Ez beldurtu, neuk laguntzen dizut!”» (Isaias 41:13).

Jainkoaren arauen arabera bizitzeko gai izango gara berak lagunduko digulako. Bere Hitza, Biblia, ematen digu laguntzeko, eta honek indarra eta esperantza ematen dizkigu.

Munduan zehar milioika lagunek Bibliako arauak jarraitzeak beraien bizitza hobetu duela ikusi dute. Gustatuko al litzaizuke Bibliako aholku onei buruz gehiago jakitea? Biblian oinarritutako Gozatu bizitzaz betirako! liburuxka aztertzen hasi zaitezke. Liburuxka hau jw.org webgunean dohainik aurkituko duzu. Ikasgai hauek ditu:

  • Nola laguntzen gaitu Bibliak?

  • Bibliak esperantza ematen digu

  • Izan al dezakegu konfiantza Biblian?

Jainkoaren Hitza, Biblia, aztertzean, zaharkiturik ez dagoela ikusiko duzu. Izan ere, Jainkoaren «legeak fidagarri, beti-betiko ezarriak» dira (111. Salmoa 7, 8). Bibliako arau moralak jarraitzea bizitzeko modurik hoberena da. Hala ere, Jainkoak ez digu hauek jarraitzera behartzen (Deuteronomioa 30:19, 20; Josue 24:15). Gutako bakoitzak hartu behar duen erabakia da.