Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

IKASKETARAKO PROIEKTUA

Erne mantendu ikerketa sakona eginez

Erne mantendu ikerketa sakona eginez

Irakurri Daniel 9:1-19 ikerketa sakonak nola lagundu ahal zaituen ikusteko.

Aztertu testuingurua. Zer gertatu zen irakurri duzun pasartearen aurretik, eta zer eragin izan zuen honek Danielengan? (Dan. 5:29-6:6 [5:29-6:5, NWT]). Nola sentituko zinen Daniel izango bazina?

Sakondu. Zeintzuk izan ziren agian Danielek aztertu zituen «Liburu Santuak»? (Dan. 9:2; w11-S 1/1 22 ¶2). Zergatik aitortu zituen Danielek bere eta Israelgo nazioaren bekatuak? (Leb. 26:39-42; 1 Err. 8:46-50; dp-S 182-184). Nola erakusten du Danielen otoitzak Jainkoaren Hitzaren ikasle ona zela? (Dan. 9:11-13).

Pentsatu irakaspenetan. Galdetu zeure buruari:

  • «Zer egin dezaket munduko gertakariek ni ez distraitzeko?» (Mik. 7:7).

  • «Nola lagunduko dit Jainkoaren Hitza sakonki aztertzeak, Danielek egin zuen bezalaxe?» (w04-S 8/1 12 ¶17).

  • «Zer ikerketa proiektuk lagunduko didate “erne egoten” segitzen?» (Mat. 24:42, 44; w12-S 8/15 5 ¶7-8).