Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

1. IKASGAIA

Autokontrola

Autokontrola

ZER DA?

Honakoa egiten laguntzen digun ezaugarria da:

  • Gure desirak betetzeko itxaroten

  • Bat-bateko irrikei eusten

  • Gogoko ez ditugun lanak betetzen

  • Besteak gure aurretik jartzen

ZERGATIK DA GARRANTZITSUA?

Autokontrola duten haurrek tentazioari aurre egin ahal diote, oso erakargarria iruditu arren. Bestalde, autokontrolik ez duten haurrek joera handiagoa dute…

  • agresiboak izateko

  • depresioa sufritzeko

  • erretzeko, drogak hartzeko edo alkohol gehiegi edateko

  • jateko ohitura txarrak izateko

Ikerketa baten arabera, autokontrola duten haurrek arazo gutxiago dituzte osasunarekin, diruarekin eta legearekin helduak direnean. Ikerketa honi esker, Pennsylvaniako Unibertsitateko Angela Duckworth irakasleak hurrengoa ondorioztatu zuen: «Ez da posible autokontrol “gehiegi” izatea».

AUTOKONTROLA IZATEN IRAKASTEKO MODUA

Ezetz esaten ikasi eta eutsi zure hitzari

BIBLIA PRINTZIPIOA: «Esan ezazue “bai”, bai denean, eta “ez”, ez denean» (Mateo 5:37).

Haur txikiak euren gurasoen erabakia aldatzen saiatu daitezke kasketak hartuz, ez bakarrik etxean, baita besteen aurrean ere. Gurasoek amore ematen badute, haurrek kasketak hartuz nahi dutena lortu dezaketela ikasiko dute.

Bestalde, gurasoek ezetz esan eta euren hitzari eusten badiote, haurrek bizitzako egia garrantzitsu bat ikasiko dute: ezin dugula beti nahi duguna lortu. «Gezurra badirudi ere, egia hau ikasi dutenek zoriontsuagoak direla dirudite», dio David Walsh psikologoak. «Munduak nahi duten guztia eskura emango diela irakasten badiegu, ez diegu gure seme-alabei inongo mesederik egingo». a

Zure haurrari nahi duen guztia izaten uzten ez badiozu orain, errazagoa izango zaio aurrerago autokontrola izatea, esaterako, drogak hartzera, ezkondu aurretik sexu harremanak izatera edo kaltegarriak diren beste ekintza batzuk praktikatzera tentatua sentitzen denean.

Lagundu zure haurrari bere ekintzen ondorioak, onak eta txarrak, ulertzen

BIBLIA PRINTZIPIOA: «Bakoitzak zer erein, huraxe bilduko du» (Galaziarrei 6:7).

Ekintzek ondorioak dituztela eta autokontrolik ez erakusteak emaitza txarretara eramango duela ikasi behar du zure haurrak. Esaterako, zure haurra erraz haserretzen bada, besteek seguruenik ez dute berarekin egon nahiko. Baina, genio txarra kontrolatzen eta besteak hitz egiten daudenean pazientziaz entzuten ikasten badu, jendea berarengana erakarria sentituko da. Lagundu zure haurrari autokontrola erakusten badu seguruenik bizitza hobea izango duela ulertzen.

Irakatsi zure haurrari lehentasunak jartzen

BIBLIA PRINTZIPIOA: «Garrantzitsuenak diren gauzez ziurtatu» (Filipoarrei 1:10NWT).

Autokontrolak gauza txarrak ez egiten laguntzeaz gain, egin beharrekoak egiten ere laguntzen digu, nahiz eta hauek gustukoak ez izan. Zure haurrak lehentasunak jartzen eta hauek betetzen ikastea garrantzitsua da. Beti gauza garrantzitsuenak lehenengo egiten dituela ziurtatu, esaterako, jolastu aurretik etxerako lanak egiten dituela.

Izan eredu ona

BIBLIA PRINTZIPIOA: «Ikasbide eman dizuet, zuek ere, nik zuekin bezalaxe, joka dezazuen» (Joan 13:15).

Haserretzen zaituen zerbait gertatzen denean nola erantzuten duzun ikusiko du zure haurrak. Erakutsi zure ereduarekin autokontrola azaltzeak emaitza hobeak lortzen dituela. Adibidez, zure haurrak zure pazientzia probapean jartzen duenean, zure onetik ateratzen zaitu edo lasai jokatzea lortzen duzu?

a Hurrengo liburutik aterata: No: Why Kids—of All Ages—Need to Hear It and Ways Parents Can Say It (Ez: adin guztietako haurrek zergatik entzun behar duten eta gurasoek nola esan dezaketen), David Walsh.