Saltatu edukira

GAZTEEN GALDERAK

Zergatik joan behar gara bileretara?

Zergatik joan behar gara bileretara?

 Jehobaren lekukoek euren bilerak bilera-aretoetan ospatzen dituzte astean bi aldiz. Zer egiten da bilera hauetan? Eta zergatik da lagungarria hauetara joatea?

 Zer egiten da bilera-areto batean?

 Bilera-aretoa, Bibliak modu praktikoan nola lagundu ahal digun irakasten den leku bat da. Han ospatzen diren bilerek ondorengoetan lagundu ahal digute:

  •   Jainkoari buruz egia ikasten

  •   Gaur eguneko gertaeren esanahia ulertzen

  •   Pertsona hobea bihurtzen

  •    Lagunik onenak aurkitzen

Zergatik joan behar gara?

  Han esandakoak lagunduko dizu. Jehobaren lekukoen bileretan aztertzen diren biblia-printzipioek «zuhur eta adimentsu izaten» lagunduko dizute (Esaera Zaharrak 4:5). Honek esan nahi du Bibliak bizitzan erabaki onak hartzen lagundu ahal dizula. Bizitzako galdera garrantzitsuak erantzuten ere lagundu ahal dizu, esaterako:

 Asteburuko bileretan ondorengo gaiei buruzko hitzaldiak ematen dira:

  •   Nola ezagutu dezakezu zure etorkizuna?

  •   Non aurki dezakezu laguntza atsekabe garaian?

  •   Zer ari da egiten gaur egun guregatik Jainkoaren Erreinua?

  •   Ba al dago Jainkoaren existentziaren frogarik?

 «Nire gelakide bat bilera batera etorri zen. Gure familiarekin eseri zen eta liburuak partekatu genituen. Ondoren, anai-arrebek egiten zituzten komentarioengatik harrituta gelditu zela esan zidan. Gainera, bere elizan ikasteko honelako argitalpenik ez zutela esan zidan» (Brenda).

 Ba al zenekien? Bilera-aretoan ez dago ordaindu beharrik eta ez da inoiz diru-bilketarik egiten.

 Han ezagutzen dituzunek animatuko zaituzte. Bibliaren arabera, kristauek bileretara joateko duten arrazoietako bat elkar adoretzea edo animatzea da (Hebrearrei 10:24, 25). Mundu berekoi honetan Jainkoari eta besteei lehentasuna ematen dieten pertsonekin egotea oso animagarria da.

 «Egun luze baten ondoren triste eta lur jota sentitu naiteke, baina bileretara joaten diren anai-arrebek beti hobeto sentiarazten naute. Bilera ondoren, etxerako bidean, pozik eta hurrengo egunerako prest sentitzen naiz» (Elisa).

 Ba al zenekien? Mundu osoan zehar Jehobaren lekukoen 120.000 kongregazio baino gehiago dago eta 60.000 leku baino gehiagotan biltzen dira. Urtero, bataz beste, 1.500 bilera-areto inguru eraikitzen dira bileretara joaten diren pertsonen kopurua handitzen ari delako. a

a Gertuen duzun bilera-aretoa aurkitzeko, jo ezazu «Jehobaren lekukoon bilerak» atalera eta sakatu «Bilatu gertuen duzun helbidea».