Saltatu edukira

GAZTEEN GALDERAK

Zer jakin beharko nuke erretzeari eta bapeatzeari buruz?

Zer jakin beharko nuke erretzeari eta bapeatzeari buruz?

 «Bizi naizen lekuan ohikoa da 25 urte baino gutxiagoko gazteek noizbait erre edo bapeatu izana» (Julia).

Artikulu honetan, hurrengoa aztertuko da:

 Jakin beharrekoa

  •   Zigarroek zure biziarekin amaitu dezakete. Nikotina, tabakoan erabiltzen den osagai nagusia, oso adiktiboa den substantzia toxiko bat da. Ameriketako Estatu Batuetako Gaixotasunen Kontrol eta Prebentziorako Zentroaren arabera, «tabakoa jendea gazte gaixotu eta hiltzen duen arrazoi nagusietako bat da mundu mailan, saihestu daitekeen arren».

     «Nire lana ekografiak egitea da, eta erretzeak pazienteengan duen eragina argi ikusi dut. Harrigarria da erretzaileak izan direnei arterietan zenbat plaka pilatzen zaien ikustea. Nire gorputza asko estimatzen dut eta ez dut erre nahi» (Theresa).

     Ba al zenekien? Zigarroek 7.000 kimiko inguru dituzte, eta gehienak toxikoak dira. Urtero milioika pertsona hiltzen dira tabakoak eragindako gaixotasunengatik.

  •   Bapeatzean kimiko toxikoak sartzen dira gorputzean. Bapeatzeak edo zigarro elektronikoa erabiltzeak biriketako gaixotasunak edo heriotza eragin ditzake. Zigarroek bezala, bapeatzeko produktu gehienek nikotina daramate. Zigarro elektronikoei buruzko informazio orri baten arabera, «nikotina oso adiktiboa denez, gazteei beste drogen adikzio bat sortu ahal die».

     «Bapeatzeko produktu batzuek gozoki eta gerezi zaporeak dituzte. Zapore ona dutenez, haur eta gazte askok ez diote arriskurik ikusten» (Miranda).

     Ba al zenekien? Zigarro elektronikoen baporea ez da ura bakarrik. Zure biriketara iristen diren substantzia kaltegarrien partikulak dituzte, horien artean metal astunak.

 Erretzea eta bapeatzearen arriskuak

  1.  1) Kognizio, arreta eta animo arazoak, batez ere garatzen ari den burmuinean

  2.  2) Ahoko eta hortzetako arazoak

  3.  3) Biriketako inflamazio kronikoa eta bihotzeko gaixotasuna

     Asma okertzea

     Tripako mina eta botaka egiteko gogoa

 Egin dezakezuna

  •   Informatu zaitez. Ez onartu entzuten duzun guztia, esaterako bapeatzea ez dela kaltegarria edo lasaitzeko modu on bat dela. Zeure kabuz ikerketa egin, eta lortutako informazioaren arabera erabaki zuhur bat hartu.

     Biblia printzipioa: «Esaten den guztia sinesten du heldugabeak, nondik ibiliko aztertzen zentzudunak» (Esaera Zaharrak 14:15).

     «Erretzeak eta bapeatzeak dituen efektu negatiboetan pentsatu ondoren, konturatu zaitezke ez dela hain dibertigarria famatuek edo beste gazteek esaten duten bezala» (Evan).

     Pentsatu honetan: Zoriontsuagoak al dira erretzen edo bapeatzen duten gazteak? Prestatuagoak al daude gaur egungo edo etorkizuneko estresari aurre egiteko? Edo uste baino arazo gehiago izan ditzakete?

  •    Antsietateari aurre egiteko modu egokiak bilatu. Antsietatea kontrolatzeko modu on bat ariketa fisikoa egitea, irakurtzea edo lagun onekin egotea da. Hau egitean gauza onetan zentratuta egongo zarenez, ez duzu erretzeko beharrik sentituko.

     Biblia printzipioa: «Kezkak gizona bihozgabetzen du, hitz gozoak adore ematen» (Esaera Zaharrak 12:25).

     «Jendeak pentsatzen du erretzeak edo bapeatzeak lasaitzeko balio duela, baina, momentuan lasaitasuna sentitu arren, gerora ondorio oso txarrak ekartzen ditu. Estresari aurre egiteko modu egokiagoak daude» (Angela).

     Pentsatu honetan: Zer egin dezakezu zuk estresari modu eraginkorrean aurre egiteko? Laguntza behar baduzu, ikusi «Gazteen galderak» ataleko «¿Cómo puedo dejar de preocuparme por todo?» edo «Comment faire face à l’inquiétude ?» artikulua.

Antsietateari aurre egiteko konfiantza substantzia adiktiboetan jartzea, euria saihesteko ozeanora salto egitea bezala da; honek zure arazoa okertu besterik ez du egingo!

  •    Prestatu presioari aurre egiteko. Batzuetan klasekideetatik etorri daiteke eta, beste batzuetan, entretenimendutik. Pelikula, telebista saio eta sare sozialek, askotan, erretzea eta bapeatzea zerbait dibertigarria bezala aurkezten dute.

     Biblia printzipioa: «Pertsona helduek […] ona eta txarra bereizteko gaitasuna entrenatu dute» (Hebrearrei 5:14NWT).

     «Eskola garaian, nire gelakideek ez erretzeko eta ez bapeatzeko hartu nuen erabakia errespetatzen zuten. Erabaki hau argi azaldu nuenean, ni defendatzera ere iritsi ziren. Beraz, nahiz eta hasiera batean arraroa iruditu, zure erabakiak argi azaltzeak babestu zaitzake» (Anna).

     Pentsatu honetan: Prest al zaude talde presioari aurre egiteko? Nola joan da hau egin behar izan duzunean? Honekin laguntza behar baduzu, ikusi Lo que los jóvenes preguntan. Respuestas prácticas (volumen 2) liburuko «Estrategia contra la presión de grupo» atala, edo Les jeunes s’interrogent. Réponses pratiques (volume 2) liburuko «Contre la pression du groupe» atala 15. kapituluan.

  •   Ondo aukeratu zure lagunak. Lagunek zure ikuspuntu bera badute, erretzeko eta bapeatzeko tentazio gutxiago izango duzu.

     Biblia printzipioa: «Zuhurrekin ibiltzen dena zuhur bihurtzen da, zentzugabeekin elkartzen dena galbidean jartzen» (Esaera Zaharrak 13:20).

     «Ona da autokontrola eta integritatea bezalako ezaugarriak dituzten lagunak izatea. Zein ondo joaten zaien ikustean, zuk ere horrela jokatu nahiko duzu» (Calvin).

     Pentsatu honetan: Laguntzen al dizute zure lagun minek bizimodu garbi eta osasuntsu bat eramaten? Edo trabak jartzen dizkizute?

 Zer gertatzen da marihuanarekin?

 Askok diote marihuana ez dela kaltegarria; baina hori ez da horrela.

  •   Marihuana kontsumitzen duten gazteak adiktoak bihurtu daitezke. Ikerketa batzuen arabera, marihuanak zure burmuina betirako kaltetu dezake, hala nola, koziente intelektuala murriztuz.

  •   Estatu Batuetako osasun mentala eta substantzien abusuei buruzko erakunde batek a hurrengoa dio: «Ikerketen arabera, marihuana kontsumitzen dutenek erlazioetan eta ikasketetan arazoak dituzte, bizitzan lorpen gutxiago dituzte eta ez dira hain zoriontsuak».

     «Nuen antsietatea murrizteko, marihuana erretzera tentatuta sentitu nintzen. Baina honetan pentsatu nuen: adiktoa bihurtu, diru asko gastatu eta nire osasunean eragin txar handia izan ahal zuen. Orduan konturatu nintzen marihuana erretzeak nire antsietatea okertuko lukeela» (Judah).

a Substance Abuse and Mental Health Services Administration