Saltatu edukira

Beharrezkoa al da erlijio baten parte izatea?

Beharrezkoa al da erlijio baten parte izatea?

Bibliaren erantzuna

 Bai, pertsonak bera adoratzeko elkartu daitezen nahi duelako Jainkoak. Bibliak dio: «Lagun diezaiogun elkarri, maitasunean eta egintza onetan elkar gogoberotuz. Ez utzi batzarrera joateari» (Hebrearrei 10:24, 25).

 Jesusek bere jarraitzaileek ondo antolatutako talde bat osatuko zutela adierazi zuen, ondorengoa esan zuenean: «Honetan ezagutuko dute guztiek zuek nire ikasle zaretela: zuek elkar maite izatean» (Joan 13:35). Jesusen jarraitzaileek elkarri maitasuna erakusteko modu nagusietako bat, beste kristauekin elkartzea izango zen. Kongregazioetan antolatuta egongo ziren eta bileretan Jainkoa adoratzeko ohitura izango zuten (1 Korintoarrei 16:19). Elkarrekin mundu-mailako anaiarte bat osatuko zuten (1 Pedro 2:17NWT).

Erlijio baten parte izatea baino zerbait gehiago beharrezkoa da

 Bibliak irakasten duenaren arabera, Jainkoa adoratzeko pertsonek elkartu behar dute. Hala ere, ez du inon esaten pertsona batek Jainkoa poztu dezakeenik erlijio baten parte soilik izateagatik. Jainkoaren onespena izateko, pertsona horren erlijioak bere eguneroko bizimoduan eragina izan behar du. Horregatik, Bibliak dio: «Jainko Aitaren aurrean benetan garbi eta akats gabeko erlijioa hauxe da: umezurtz eta alargunei beren premietan laguntzea eta munduko gaiztakeriarekin nork bere burua ez kutsatzea» (Santiago 1:27).