Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

Ezkerrean: Yasser Qudaih/Anadolu via Getty Images; eskubian: RONALDO SCHEMIDT/AFP via Getty Images

ERNE SEGI!

Noiz amaituko dira gatazkak? | Zer dio Bibliak?

Noiz amaituko dira gatazkak? | Zer dio Bibliak?

 «Egoerari tentsioa eta arriskua murrizteko garaia da. Autokontrol handiena erakusteko garaia da», esan zuen António Guterresek, Nazio Batuen Erakundearen idazkari nagusiak, 2024ko apirilaren 13an, larunbatean, Iranek Israel eraso ondoren.

 Ekialde Hurbilean gertatzen ari den gatazka, mundu osoko egoeraren adibide bakar bat da.

 «Une honetan, Bigarren Mundu Gerratik baino gatazka biolento gehiago dago munduan eta 2.000 milioi pertsona, hau da, gizakien laurdena ari da sufritzen» (Nazio Batuen Segurtasun Kontseilua, 2023ko urtarrilak 26).

 Gatazka biolentoak dauden herrialdeak, besteak beste, honako hauek dira: Israel, Gaza, Siria, Azerbaijan, Ukraina, Sudan, Etiopia, Niger, Myanmar eta Haiti. a

 Noiz amaituko dira gatazkak? Bakea lortuko al dute munduko buruzagiek? Zer dio Bibliak?

Mundua gerran

 Gaur egungo mundu-mailako gatazkek gerra guztien amaiera laster iritsiko dela adierazten dute. Gerra hauek bizi garen garaiari buruzko Bibliako profeziak betetzen ari dira. Bibliak garai honi «sistemaren amaiera» deitzen dio (Mateo 24:3).

  •   «Hurbileko eta urrutiko gerrei buruz entzungo duzue. […] Nazioak nazioen aurka eta erreinuak erreinuen aurka borrokatuko dira» (Mateo 24:6, 7).

 Irakurri «Zein da azken egunen seinalea?» artikulua gaurko gerrek Bibliako profeziak nola betetzen dituzten ikusteko.

Gerra guztiekin amaituko duen gerra

 Bibliak gatazka guztien amaiera aurresaten du. Nola gertatuko da hau? Ez da gizakien ahaleginengatik izango, Harmagedonengatik, hau da, «Jainko ahalguztidunaren egun handiko borroka» izeneko gerrarengatik baizik (Apokalipsia 16:14, 16). Gerra honen ondoren, Jainkoak gizakioi promestutako betiko bakea ekarriko du (37. Salmoa 10, 11, 29).

 Gerra guztiekin amaituko duen Jainkoaren gerrari buruz gehiago jakiteko, irakurri «Zer da Harmagedongo gerra?» artikulua.

a 2024ko urtarrila, ACLED Gatazken Indizea, «Mundu-mailako gatazka biolentoen mailen sailkapena» (ACLED Conflict Index, “Ranking violent conflict levels across the world”).