Saltatu edukira

Zer da Harmagedongo gerra?

Zer da Harmagedongo gerra?

Bibliaren erantzuna

 Harmagedongo gerra giza gobernuen eta Jainkoaren arteko azken guda da. Gobernu hauek eta hauen alde daudenak Jainkoaren aurka daude, ez baitute bera obeditu nahi (2. Salmoa 2). Harmagedongo gerrak giza gobernu guztiak suntsituko ditu (Daniel 2:44NWT).

 Biblian behin bakarrik agertzen da «Harmagedon» hitza, Apokalipsia 16:16⁠an. Apokalipsia liburuko profeziaren arabera, «hebreeraz Harmagedon deritzan tokian», mundu osoko erregeak «Jainko ahalguztidunaren egun handiko borrokara» bilduak izango dira (Apokalipsia 16:14).

 Nortzuk borrokatuko dira Harmagedonen? Jesu Kristok, zeruko gudarostearen buru izanik, Jainkoaren etsaien aurkako garaipena lortuko du (Apokalipsia 19:11-16, 19-21). Etsai hauek Jainkoa mespretxatzen dutenak eta bere autoritatearen aurka doazenak dira (Ezekiel 39:7).

 Ekialde hurbilean borrokatuko al da Harmagedongo gerra? Ez. Gerra hau lur osoan gertatuko da eta ez eremu zehatz batean bakarrik (Jeremias 25:32-34; Ezekiel 39:17-20).

 Harmagedon hitzak (hebreeraz Har Meghiddohnʹ) «Megidoko mendia» esan nahi du. Megido, garai bateko Israelen zegoen hiri bat zen. Historiaren arabera, leku horretatik gertu guda garrantzitsuak gertatu ziren eta horietako batzuk Biblian aipatzen dira (Epaileak 5:19, 20; 2 Erregeak 9:27; 23:29). Hala ere, Harmagedon ezin da antzinako Megidoko eremua izan. Bertan ez dago mendi alturik. Gainera, ezinezkoa da ondoan dagoen Izreel lautadan Jainkoaren aurka borrokatuko diren guztiak sartzea. Orduan, zer da Harmagedon? Nazio guztiak Jainkoaren agintearen aurka elkarrekin eta azken aldiz altxatuko diren mundu-mailako egoera da.

 Zer gertatuko da Harmagedongo gerran? Ez dakigu Jainkoak nola erabiliko duen bere boterea, baina bere esku iraganean erabili zituen arma ugari ditu: kazkabarra, su eta sufrea, lurrikarak, euri-jasak, tximistak eta izurriteak (Job 38:22, 23; Ezekiel 38:19, 22; Habakuk 3:10, 11; Zakarias 14:12). Nahasmendu horren erdian, Jainkoaren etsai batzuek elkar hilko dute. Baina azkenean, beraien aurka borrokatzen ari dena Jainkoa dela konturatuko dira (Ezekiel 38:21, 23; Zakarias 14:13).

 Munduaren azkena izango al da Harmagedon? Ez da gure planetaren amaiera izango, Jainkoak Lurra gizakia bertan betirako bizitzeko sortu baitzuen (37. Salmoa 29NWT; 96. Salmoa 10; Kohelet 1:4). Harmagedonek ez ditu gizaki guztiak suntsituko. Horren ordez, salbatu egingo ditu, Jainkoari leiala den «gizatalde handi» batek biziraungo baitu (Apokalipsia 7:9, 14; 37. Salmoa 34).

 Bibliako bertset batzuetan «mundu» hitza aipatzean Lurraz ari da. Beste batzuetan, berriz, «mundu» hitzak Jainkoaren aurka dagoen gizarte gaiztoa esan nahi du (1 Joan 2:15-17). Alde horretatik, Harmagedonek «munduaren azkena» ekarriko du (Mateo 24:3).

 Noiz gertatuko da Harmagedon? Harmagedongo gerrarekin amaituko den larrialdi handiaz hitz egiterakoan, Jesusek honakoa esan zuen: «Zein egunetan edo ordutan gertatuko den, ez daki inork, ez zeruko aingeruek, ez Semeak, Aitak bakarrik baizik» (Mateo 24:21, 36). Hala eta guztiz ere, Bibliak Harmagedon noiz gertatuko den erakusten du: Ikusezina den Jesusen presentzian zehar. Bere presentzia 1914⁠an hasi zen (Mateo 24:37-39NWT).