Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

Maremagnum/Corbis Documentary via Getty Images

ERNE SEGI!

Gatazka Israelen. Hasi al da Harmagedon? | Zer dio Bibliak?

Gatazka Israelen. Hasi al da Harmagedon? | Zer dio Bibliak?

 Bibliak Harmagedonari buruz hitz egitean, ez du leku zehatz bateko gerra bati buruz hitz egiten, mundu osoko bati buruz baizik. Gerra hau giza gobernu guztien eta Jainkoaren artekoa izango da.

  •   «Deabruek inspiratutako adierazpenak […] lur osoko erregeengana doaz, guztiak Jainko Ahalguztidunaren egun handiko gerrarako elkartzeko. […] Hebreeraz Harmagedon izeneko tokian bildu zituzten erregeak» (Apokalipsia 16:14, 16NWT).

 «Harmagedon» hitza Har Meghid·dohnʹ hitz hebrearretik dator, eta «Megidoko mendia» esan nahi du. Megido antzinako Israelgo hiri bat zen. Horregatik, Harmagedon Israelen borrokatuko dela uste dute batzuek. Hala ere, ez Megidoko lurraldean ezta Ekialde Hurbileko beste edozein tokietan ere, ez dago nahiko leku «lur osoko errege» guztiak eta beraien armadak bertan biltzeko.

 Apokalipsia liburua «seinale bidez» edo hizkera sinbolikoa erabiliz idatzi zen (Apokalipsia 1:1NWT). Horregatik, Harmagedon ez da leku zehatz batean gertatuko, mundu mailan baizik. Bertan, nazioek Jainkoaren agintaritza desafiatuko dute azken aldiz (Apokalipsia 19:11-16, 19-21).