Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

8. ATALA

Ezbeharrak jotzen duenean

Ezbeharrak jotzen duenean

«Pozik zaudete, nahiz eta oraindik alditxo batez zenbait probaldi sufritu behar izan» (1 Pedro 1:6)

Nahiz eta familia eta ezkon-bizitza zoriontsua izaten saiatzen zaren, ustekabekoak gertatu daitezke eta, beraz, poza mantentzea zaildu (Kohelet 9:12). Horregatik, Jainkoak maitekiro laguntzen digu zailtasunei aurre egiteko garaian. Biblia-printzipioak zure bizian erabiltzen jarraitzen baduzu, zu eta zure familiak egoerarik zailenei ere aurre egitea lortuko duzue.

1 IZAN BETI JEHOBARENGAN KONFIANTZA

BIBLIAK ESATEN DUENA: «Utzi Jainkoari zeuen kezka guztiak, bera baita zuetaz arduratzen» (1 Pedro 5:7). Gogora ezazu beti: Jainkoa ez da zure arazoen erruduna (Santiago 1:13). Jehobarengana hurbiltzen zaren heinean, modurik hoberenean lagunduko dizu (Isaias 41:10). «Zabaldu hari zeuen bihotza!» (62. Salmoa 9 [62:8NM]).

Biblia egunero irakurri eta aztertzeak indarberritu egingo zaitu. Ondorioz, Jainkoak «berak ematen digu[la] adore atsekabe guztietan» nabarituko duzu (2 Korintoarrei 1:3, 4; Erromatarrei 15:4). Izan ere, Jainkoak emango dizun «bakeak zainduko ditu[ela] zu[re] gogo-bihotzak» promesten dizu (Filipoarrei 4:6, 7).

SAIATU HONAKOA EGITEN:

  • Eskatu otoitzean Jehobari argi pentsatzen eta lasai egoten laguntzeko

  • Azter itzazu dituzun aukera guztiak eta aukeratu zuretzako egokiena dena

2 ZAIN ITZAZU ZEURE FAMILIA ETA ZEURE BURUA

BIBLIAK ESATEN DUENA: «Buruargiak jakintza lortzen [du], entzule zuhurra bila saiatzen [da]» (Esaera Zaharrak 18:15). Har itzazu kontuan xehetasun guztiak. Honetaz gain, saiatu zaitez familia-kide bakoitzaren beharrak ezagutzen. Hitz egin beraiekin eta arretaz entzun itzazu (Esaera Zaharrak 20:5).

Eta maite duzun norbait hil bazaizu? Ez izan beldur sentitzen duzuna azaltzeaz. Gogoratu Jesusek berak ere «negarrari eman zio[la]» (Joan 11:35; Kohelet 3:4). Nahikoa atseden hartzea eta behar dena lo egitea garrantzitsuak dira (Markos 6:31). Hau egiteak, atsekabetzen zaituzten egoerei aurre egiten lagunduko dizu.

SAIATU HONAKOA EGITEN:

  • Ezbeharrak jo aurretik, izan ezazu zure familiarekin hitz egiteko ohitura. Honela arazoren bat sortzen bada, eroso egongo dira zurekin mintzatzean

  • Hitz egin ezazu egoera berdintsuari aurre egin behar izan diotenekin

3 BILATU BEHAR DUZUN LAGUNTZA

BIBLIAK ESATEN DUENA: «Adiskideak beti zaitu maite, anaia larrialditarako jaioa da» (Esaera Zaharrak 17:17). Ziurrenik zure lagunek lagundu nahiko zaituzte, baina agian ez dakite nola egin. Beraz, ez gorde zure baitan benetan behar duzuna; eskaiezu laguntza (Esaera Zaharrak 12:25). Bilatu ezazu Biblia ondo ezagutzen dutenen laguntza. Bibliaren bidez eman diezazuketen gidak benetan lagun zaitzake (Santiago 5:14).

Jainkoarengan eta bere promesetan benetako fedea dutenekin elkartzeko ohitura izaten baduzu, behar duzun laguntza aurkituko duzu. Adorea behar duten beste batzuei laguntzeak ere zure mina arinduko dizu. Hitz egin iezaiezu Jehoba eta bere promesetan duzun fedeaz. Egon zaitez lanpetuta beharrean dauden pertsonak laguntzen eta ez zaitez urrundu zu maite eta zutaz arduratzen direnengandik (Esaera Zaharrak 18:1; 1 Korintoarrei 15:58).

SAIATU HONAKOA EGITEN:

  • Hitz egin ezazu lagun min batekin eta onartu ezazu eskaintzen dizun laguntza

  • Izan zaitez zehatza eta zintzoa zure beharrei buruz