Saltatu edukira

Zer da Jehobaren lekukoen Zuzendari-batzordea?

Zer da Jehobaren lekukoen Zuzendari-batzordea?

 Zuzendari​-​batzordea esperientzia handiko kristauez osaturiko talde txikia da. Batzordeak mundu osoko Jehobaren lekukoak gidatzen ditu. Bere lana bi atal nagusitan banatzen da:

  •   Biblian oinarritutako informazioaren prestakuntza gainbegiratzen dute. Informazio hau argitalpen, bilera eta Jehobaren lekukoek prestaturiko eskoletan aurkezten da (Lukas 12:42).

  •   Jehobaren lekukoen mundu​-​mailako lana zuzentzen dute. Honela, predikatze​-​lana eta borondatez egindako dohaintzak gainbegiratzen dituzte.

 Zuzendari​-​batzordeak, Jerusalemgo lehen mendeko apostolu eta arduradunek ezarritako eredua jarraitzen du. Orduko batzordeak, kristau kongregazioaren aldeko erabaki garrantzitsuak hartu zituen (Eginak 15:2). Gizon leial horiek bezala, Zuzendari​-​batzordeko kideak ez dira gure erakundearen agintariak. Bibliara jotzen dute gida bila, Jehobak kongregazioaren buru Jesu Kristo izendatu duela kontuan edukiz (1 Korintoarrei 11:3; Efesoarrei 5:23).

Nortzuk dira Zuzendari​-​batzordeko kideak?

 Zuzendari-batzordeko kideak hauek dira: Kenneth Cook, Jr., Gage Fleegle, Samuel Herd, Geoffrey Jackson, Stephen Lett, Gerrit Lösch, Mark Sanderson, David Splane eta Jeffrey Winder. Gure egoitza nagusian ematen dute zerbitzu, Warwick, New Yorken (AEB).

Nola dago antolatuta Zuzendari​-​batzordea?

 Zuzendari​-​batzordeak sei batzorde ezarri ditu gure laneko alderdi desberdinak gainbegiratzeko. Zuzendari​-​batzordeko kide bakoitzak hauetako batzorde batean edo gehiagotan laguntza ematen du.

  •   Koordinatzaile​-​batzordea: Gai legalak gainbegiratzeaz gain, ezbeharren aurrean, Jehobaren lekukoak beraien erlijio-sinesmenengatik pertsegituak izan diren gorabeheren aurrean edo Jehobaren lekukoongan eragina duen beste edozein arazo larriren aurrean neurriak hartzen ditu.

  •   Pertsonal​-​batzordea: Betel familietako kideen antolaketa eta euren beharren asetzea gainbegiratzen du.

  •   Argitalpen​-​batzordea: Biblia​-​argitalpenen ekoizpen eta banaketa gainbegiratzen du, baita bilera​-​tokien, itzulpen guneen eta sukurtsalen eraikuntza​-​lanak ere.

  •   Berri onen zabaltze​-​batzordea: Jainkoaren erregetzaren berri onaren predikatze​-​lana gainbegiratzen du (Mateo 24:14).

  •   Irakaskuntza​-​batzordea: Bilera, eskola eta audio​-​bideoen bidez emaniko biblia​-​informazioaren prestaketa zuzentzen du.

  •   Erredakzio​-​batzordea: Inprimatuta edo webgunean aurki dezakegun biblia​-​informazioaren prestaketa zuzentzen du eta itzulpen​-​lanak gainbegiratzen ditu.

 Batzorde hauetan egiten duen lanaz gain, Zuzendari​-​batzordea astero biltzen da erakundearen beharrak aztertzeko. Bilera hauetan batzordeko kideek Bibliara jo eta Jainkoaren espirituak gida ditzan uzten dute, aho batez erabakiak hartuz (Eginak 15:25).

Nortzuk dira Zuzendari​-​batzordearen laguntzaileak?

 Lehen aipatutako batzordeetan laguntzen duten kristau fidagarriak dira (1 Korintoarrei 4:2). Bakoitzari egokitu zaion batzordeak gainbegiratzen duen lanean, trebetasun eta esperientzia handia dute. Gainera, bakoitzaren batzordeak egiten duen asteroko bilerara joaten dira. Nahiz eta ez duten erabakietan parterik hartzen, laguntzaileek aholku eta informazio baliogarriak ematen dituzte. Horretaz gain, batzordearen erabakiak martxan jarri eta hauen aurrerapen eta emaitzak ikuskatzen dituzte. Bestalde, Zuzendari​-​batzordeak beste eginkizun batzuk betetzeko ere izendatzen ditu: munduan zehar dagoen anaiartea bisitatzeko edota urteroko bileretan edo Galaadeko eskolako graduazioan hitzaldiak egiteko.

LAGUNTZAILEEN ZERRENDA

Batzordea

Izena

Koordinatzaile​-​batzordea

  • John Ekrann

  • Paul Gillies

Pertsonal​-​batzordea

  • Daniel Molchan

  • Gerald Grizzle

  • Mark Scott

  • Ralph Walls

  • Patrick LaFranca

Argitalpen​-​batzordea

  • Alex Reinmueller

  • David Sinclair

  • Donald Gordon

  • Gajus Glockentin

  • Harold Corkern

  • Robert Butler

  • Robert Luccioni

Berri onen zabaltze​-​batzordea

  • Anthony Griffin

  • Baltasar Perla Jr.

  • Betty Georges

  • Christopher Mavor

  • Gary Breaux

  • Jacob Rumph

  • Jody Jedele

  • Joel Dellinger

  • Jonathan Smith

  • Leon Weaver Jr.

  • Seth Hyatt

  • William Turner Jr.

Irakaskuntza​-​batzordea

  • David Schafer

  • Kenneth Flodin

  • Mark Noumair

  • Michael Banks

  • Ronald Curzan

  • William Malenfant

Erredakzio​-​batzordea

  • Clive Martin

  • Gene Smalley

  • Hermanus van Selm

  • Izak Marais

  • James Mantz

  • Kenneth Godburn

  • Leonard Myers

  • Per Christensen

  • Robert Ciranko