Saltatu edukira

Salbazioa irabazteko joaten al dira etxez etxe Jehobaren lekukoak?

Salbazioa irabazteko joaten al dira etxez etxe Jehobaren lekukoak?

 Ez. Maiz joaten gara etxez etxe berri onak zabaltzera, baina ez dugu uste honekin salbazioa lortuko dugunik (Efesoarrei 2:8). Zergatik?

 Pentsa ezazu adibide honetan: borondate oneko gizon batek egun jakin batean leku jakin batetara joaten diren pertsona orori opari garesti bat emango diela promesten die. Gizonak hitz emandakoa sinestuz gero, egingo al zenuke berak eskatutakoa? Bai, noski! Eta ziurrenik, zure familia eta lagunei aukera honi buruz hitz egingo zenieke, beraiek ere honetaz baliatzeko. Halere, oparia ez duzu irabaziko gizonak eskatutakoa egiteagatik. Izan ere, oparia berak eman nahi izan dizulako jasoko duzu. Azken finean, opariak ez dira irabazten.

 Era berean, Jainkoak betiko bizia bere esana betetzen duten guztiei emango diela sinesten dugu Jehobaren lekukook (Erromatarrei 6:23). Guk sinesten duguna besteei azaltzen saiatzen gara, honela Jainkoak emandako aukeraz beraiek ere balia daitezen. Baina ez dugu uste predikatze-lanaren bidez salbazioa irabazten dugunik (Erromatarrei 1:17; 3:28). Berez, ezin dugu ezer egin Jainkoaren opari paregabe hau merezi ahal izateko. Hala dio Bibliak: «Salbatu egin gaitu, ez gure jokabide zuzenagatik, bere errukiari esker baizik» (Titori 3:5).