Saltatu edukira

Nola salbatzen gaitu Jesusek?

Nola salbatzen gaitu Jesusek?

Bibliaren erantzuna

 Jesusek gizaki leialak salbatu zituen bere bizia erreskatetzat edo ordainsaritzat emanez (Mateo 20:28). Horregatik, Bibliak «munduaren salbatzaile» deitzen dio Jesusi (1 Joan 4:14). Gainera, honakoa dio: «Honengan bakarrik dugu salbamena, ez baitigu Jainkoak gizon-emakumeoi beste inor eman eguzkiaren azpian, salba gaitzakeenik» (Eginak 4:12).

 Jesus berarengan fedea erakusten dutenen alde hil egin zen (Hebrearrei 2:9; Joan 3:16). Ondoren, Jainkoak hildakoen artetik berpiztu zuen eta zerura izaki espiritual bezala itzuli zen (Eginak 3:15). Horregatik, Jesusek «salbamen betea eman diezaieke beraren bidez Jainkoarengana hurbiltzen direnei, bizirik baitago beti haien alde erregutzeko» (Hebrearrei 7:25).

Zergatik behar dugu Jesusek gure alde erregutzea?

 Denok gara bekatariak (Erromatarrei 3:23). Bekatuak Jainkoa eta gure artean hesi bat jartzen du, eta ondorioz, heriotzara eramaten gaitu (Erromatarrei 6:23). Jesusek bere sakrifizioan fedea erakusten dutenen alde laguntzaile edo abokatu bezala jokatzen du (1 Joan 2:1). Jesusek beraien alde Jainkoari erregutzen dio euren otoitzak entzuteko eta, Jesusen heriotzaren sakrifizioan oinarrituz, beraien bekatuak barkatzeko eskatuz (Mateo 1:21; Erromatarrei 8:34). Jainkoak Jesusen erreguak erantzuten ditu bere nahiarekin bat datozelako. Jainkoak Jesus lurrera bidali zuen gizakiak «haren bitartez salbatzeko» (Joan 3:17).

Salbatzeko nahikoa al da Jesusengan sinestea?

 Ez. Nahiz eta salbatzeko Jesusengan sinetsi behar dugun, hau ez da nahikoa (Eginak 16:30, 31). Bibliak dio: «Arnasarik ez duen gorputza hila dagoen bezala, halaxe fedea ere: egintzarik ez badu, hila dago» (Santiago 2:26). Salbatzeko honakoa egin behar dugu:

  •   Jesusi eta bere Aita Jehobari buruz ikasi (Joan 17:3).

  •   Beraiengan fedea izan (Joan 12:44; 14:1).

  •   Gure fedea beraien aginduak betetzean erakutsi (Lukas 6:46; 1 Joan 2:17). Salbatuak izan nahi badugu, Jesusek berari «Jauna» esatea ez zela nahikoa esan zuen; bere «Aitaren nahia behar da egin» (Mateo 7:21).

  •   Zailtasunen aurrean, fedea erakusten jarraitu. Jesusek hori argi utzi zuen hau esatean: «Azkeneraino sendo irauten duena, horixe izango da salbatua» (Mateo 24:13).