Saltatu edukira

Biblia ikasteko telefono publiko bat

Biblia ikasteko telefono publiko bat

 Daiane Brasileko Jehobaren lekuko bat da eta denbora osoz berri onak predikatzen ditu. Behin, Bibliari buruz telefonoz predikatzen zegoela, interesa erakutsi zuen bikote ezkondu batekin hitz egin zuen. Bikoteak Daianeri kontatu zion isolatutako herri batera joango zirela bizitzera, eta bertan ez zegoela elektrizitaterik ezta Internetik ere. Gainera, han ez zen Jehobaren lekukorik bizi. Bibliari buruz hitz egiten jarraitu ahal izateko, bikoteak Daianeri herriko telefono publiko baten zenbakia eman zion, eta egun eta ordu zehatz bat adostu zuten hitz egiteko.

 Adostutako egun eta orduan, Daianek telefono publikora deitu eta bikoteak erantzun zuen. Hurrengo bi asteetan zehar Bibliari buruzko beste hiru elkarrizketa izan zituzten telefonoz Daianekin.

 Baina handik aurrera, bikoteak ez zituen Daianen deiak erantzuten. Hala ere, Daianek ez zuen amore eman. Astean hiru aldiz telefono publikora deitzen jarraitu zuen eta erantzuten zuen pertsonarekin Bibliari buruz hitz egiten zuen. Ondorioz, Daianek hainbat Biblia ikastaro hasi zituen herriko jendearekin.

 Behin Daiane eta bere senarra telefono publikoaren bidez gizon gazte batekin Biblia ikasten ari zirela, herriko elizgizon batek elkarrizketa entzun zuen. Biblia ikaslearen ondora gerturatu zen elkarrizketa hobeto entzuteko. Gero, elizgizonak Daiane eta bere senarrarekin hitz egiten uzteko eskatu zion ikasleari. Entzundakoa asko gustatu zitzaion eta berak ere Biblia ikastaro bat nahi zuen!

 Denborarekin Daiane eta bere senarrak sei Biblia ikastaro zuzentzen zituzten telefonoz isolatutako herrian, hauen artean elizgizonarena. Ikasle batzuk dagoeneko kristau bileretara konektatu dira telefonoz, telefono publiko berbera erabiliz. Hauetako batek, banku bat egin zuen ikasleek Biblia ikastaroa eserita egin ahal izateko.

 Daiane eta bere senarra oso eskertuta daude isolatutako herri honetan Erreinuaren berri onak predikatzeko izan duten aukerarengatik. Daianek dio: «Jehobak edonork berri onak entzutea lortu dezake isolatutako leku batean bizi arren».