Saltatu edukira

Biblia-ikastaro bati esker, beste asko hasi ziren

Biblia-ikastaro bati esker, beste asko hasi ziren

 Marta izena duen Guatemalako Jehobaren lekuko bat qeqchiera ikasten ari da hizkuntza hau hitz egiten duen jendeari Bibliaren mezua irakasteko. Egun batean, gizon bat ikusi zuen ospitaletik ateratzen. Bere itxuragatik, qeqchiera hitz egiten den herri batekoa zela pentsatu zuen Martak. Herri hau zonalde menditsu batean aurkitzen da eta Jehobaren lekukoek oso gutxitan predikatu dute bertan. Marta gizonarengana gerturatu zen eta qeqchieraz hitz egin zion nahiz eta hitz gutxi jakin.

 Martak biblia-ikastaroa eskaini zion gizonari. Honek pozik onartu zuen, baina ordaintzeko dirurik ez zuela esan zion. Jehobaren lekukoek Biblia doan irakasten dutela azaldu zion Martak. Gainera, telefonoz ikasi ahal zuela eta bere familia osoa ikastarora gehitu ahal zela esan zion. Gizona ados gelditu zen. Honek gaztelaniaz hitz egin eta irakurri ahal zuenez, La Bible. Traduction du monde nouveau edo Traducción del Nuevo Mundo de las Santas Escrituras gaztelaniazko alea eman zion Martak. Biblia ikasteko, Zer da Bibliak benetan irakasten duena? argitalpenaren qeqchierazko ale bat eman zion ere. Hurrengo astean gizona, emaztea eta bi seme-alabak Biblia ikasten hasi ziren Martarekin telefonoz. Astean bi aldiz egiten zuten biblia-ikastaroa. «Qeqchieraz ondo hitz egiten ez nuenez», dio Martak, «gaztelaniaz egiten genuen biblia-ikastaroa eta gizonak emazteari itzultzen zion guk esandakoa. Bi seme-alabek gaztelania ulertzen zuten».

 Gizon hau bere elizako apaiza zen. Biblia-ikastaroan ikasten ari zena bere elizkideei irakasten hasi zen. Hauei entzun zutena gustatu zitzaien eta irakaspen berri horiek non ikasi zituen galdetu zioten. Gizonak bere biblia-ikastaroari buruz hitz egin zienean, elizkideak biblia-ikastarora gehitzen hasi ziren. Handik gutxira 15 bat lagun elkartzen ziren astero Martarekin telefonoz ikasteko. Aurrerago, mikrofono bat jarri zuten telefonoaren ondoan denek entzun ahal izateko.

 Martak bere kongregazioko arduradunei biblia-ikastaro honi buruz hitz egin zienean, haietako bat ikasleak bizi ziren herrira joan zen hauek bisitatzera. Eskualde-arduradunak a beste herri batean eman behar zuen jendaurreko hitzaldi batera gonbidatu zituen. Herri honetara iristeko ordu bat kotxez eta beste bi ordu oinez bidaiatu behar zuten. Ikasleek gonbidapena onartu zuten eta haietako 17 joan ziren hitzaldia entzutera.

 Aste batzuk beranduago, eskualde arduradunak eta beste Lekuko batzuek lau egun eman zituzten biblia-ikasleekin. Goizetan jw.org-n qeqchieraz dauden Biblian oinarrituriko bideoak ikusi zituzten eta Nor ari da Jehobaren nahia egiten? liburuxka ikasi zuten. Arratsaldetan berriz, JW Broadcasting programetako zatiak ikusi zituzten. Gainera, eskualde-arduradunak biblia-ikasle bakoitzak bere biblia-irakaslea izateko antolakuntzak egin zituen.

 Lau egun horietan zehar, Lekukoek qeqchiera hitz egiten den inguruko herrietan ere predikatu eta jendea bilera berezi batera gonbidatu zuten. Anai-arrebek bilerara joan ziren 47 lagunei biblia-ikastaroa eskaini zieten eta 11 familiek onartu zuten eskaintza.

 Hilabete batzuk beranduago, arduradunek hasierako ikasleen herrian asteburu guztietan bilera bat egitea antolatu zuten. Gaur egun, 40 lagun inguru joaten dira bileretara eta anai-arrebek Jesu Kristoren heriotzaren oroitzapena ospatu zutenean, 91 lagun elkartu ziren.

 Bizipen hau nola hasi eta garatu den gogoratzean, hauxe dio Martak: «Eskerrak ematen dizkiot Jehobari. Batzuetan, ezin dudala asko egin sentitzen dut. Baina Jainkoak besteei laguntzeko erabili gaitzake. Berak herritar haien bihotzak ezagutzen zituen eta bere herrira zuzendu zituen. Asko maite ditu Jehobak».

a Eskualde-arduraduna eskualde bat osatzen duten 20 bat kongregazio bisitatzen dituen Jehobaren lekukoen zerbitzari bat da.