Saltatu edukira

Bere gutunak baloratu zituzten

Bere gutunak baloratu zituzten

 Brooke Estatu Batuetan bizi den Jehobaren lekuko bat da. COVID-19​aren pandemian zehar gutunen bidez predikatzen zuen. Astero gutun asko idazten zituen. Hala ere, urte eta erdi ondoren, desanimatu egin zen. Ordura arte, pertsona batek bakarrik erantzun zion, baina berriz inoiz ez idazteko eskatzeko. Brookek zalantzan jarri zuen bere gutunek norbait laguntzen ote zuten.

 Denborarekin, banku batean lan egiten duen Kim izeneko Jehobaren lekuko batek, bezero batekin izandako elkarrizketari buruz hitz egin zion Brookei. Bezeroak Jehobaren lekuko batek eskuz idatzitako gutun bat jaso zuela kontatu zion Kimi. Geroago, Brooken gutun bati buruz ari zela konturatu zen Kim! Hurrengo astean bezeroa bankura bueltatu zen. Kimekin hitz egiten ari zen bitartean, gure kongregazio bileratara joan ahal zen galdetu zion. Garai hartan kongregazio bilerak bideokonferentzia bidez egiten ziren.

 Handik gutxira, David izeneko beste Jehobaren lekuko baten lankide batek Brooken gutunetako bat jaso zuen. Davidek Brookei kontatu zion lankideari gutuna eskuz idatzita egoteak hunkitu ziola. Lankideak esan zuen: «Jende gehiagok erakutsi beharko luke horrelako interes pertsonala besteengan». Davidek aukera aprobetxatu zuen Bibliari buruz gehiago hitz egiteko eta argitalpenak eskaintzeko, eta lankideak esker onez onartu zituen.

 Jehobaren lekukoek badakite askotan ez dutela jakingo predikazioan ereindako hazi bat noiz haziko den (Eklesiastes [Kohelet] 11:5, 6). Hala ere, bizipen hauek Brookei bere predikazioaren balioa ikusten lagundu zioten (1 Korintoarrei 3:6).