Saltatu edukira

BIBLIAK BIZITZAK ALDATZEN DITU

Balio handiko harribitxi bat aurkitu zuten

Balio handiko harribitxi bat aurkitu zuten

 Jainkoaren Erreinuak gizakien arazo guztiak konponduko dituela irakatsi zuen Jesusek (Mateo 6:10). Mateo 13:44-46 pasartean, Jainkoaren Erreinuari buruzko egiak duen balioa azaltzeko, Jesusek hurrengo bi adibide erabili zituen:

  •   Landan lanean ari zen gizon batek ezkutatua zegoen altxor bat aurkitu zuen bat-batean.

  •   Harribitxi bila zebilen tratulari edo merkatari batek balio handiko harribitxi bat aurkitu zuen.

 Bi gizon hauek, zuten guztia saldu zuten aurkitutako altxorra izatearren. Gizon hauek Erreinua asko estimatzen duten pertsonak irudikatzen dute. Hauek Erreinuaren bedeinkapenak jasotzearren sakrifizio handiak egiteko prest daude (Lukas 18:29, 30). Bideo honetan, Jesusen adibideen gizonak bezalakoak diren bi pertsonen bizipenak azaltzen dira.