Saltatu edukira

Datu pertsonalen erabilera: Hegoafrika

Datu pertsonalen erabilera: Hegoafrika

Berriemaile bihurtzean, norberak badaki Jehobaren lekukoen mundu-mailako erlijio-erakundeak («Jehobaren lekukoak»), Jehobaren lekukoen bertako kongregazioa, Jehobaren lekukoen kristau kongregazioa, Watch Tower Bible and Tract Society of South Africa NPC eta Jehobaren lekukoen antzeko erakunde kolaboratzaileak barne, datu pertsonalak legearen arabera erabiltzen dituela zilegi dituen erlijio-interesetarako. Berriemaileek borondatez ematen dizkiote datu pertsonalak beraien kongregazioari Organizados para hacer la voluntad de Jehová edo Organisés pour faire la volonté de Jéhovah liburuak dioen bezala. Era honetara, beraien gurtzari loturiko erlijio-jardueretan aritzeko aukera dute eta laguntza espirituala ere jaso dezakete (1 Pedro 5:2).

Berriemaileek beste datu pertsonal batzuk ere eman diezazkiekete Jehobaren lekukoei beste erlijio-jarduera batzuetan parte hartzen duten heinean. Datu pertsonalen barne, izena, jaioteguna, sexua, bataioaren data, harremanetarako informazioa, egoera espiritualaren informazioa, predikatze-laneko jarduera edo Jehobaren lekukoen artean dituen edozein eginkizun daude. Datuen barne berriemailearen sinesmenak azaltzen dituen informazioa eta intimoak diren beste datu pertsonal batzuk ere egon daitezke. Datu pertsonalen erabilerak datuak bildu, jaso, antolatu, sailkatu eta gordetzea ekar dezake, baita datuei dagokien antzeko ekintzak ere.

Datu babesaren legea honakoa da herrialde honetan:

Informazio Pertsonalaren Babesa 2013​ko 4. Akta.

Datu babesaren legepean, Jehobaren lekukoek berriemaileen datu pertsonalak erlijio-helburuetarako erabiltzen dituzte, honakoak barne direlarik:

  • Jehobaren lekukoen erlijioaren mantentzea eta administrazioa;

  • Jehobaren lekukoen bertako kongregazioko edozein bileretan eta edozein ekintza edo proiektutan bolondres parte hartzea;

  • munduan zehar Jehobaren lekukoen heziketa espiritualerako grabatua eta berremana izango den bilera edo biltzar batean parte hartzea aukeratzea;

  • kongregazioan edozein eginkizun edo betebehar betetzea;

  • Kongregazioko berriemaile erregistroan dauden txartelak mantentzea;

  • Jehobaren lekukoen arduradunek sendotzea eta zaintzea (Eginak 20:28; Santiago 5:14, 15); eta

  • larrialdi batean erabiltzeko harremanetarako informazioa gordetzea.

Datu pertsonalak zehaztu gabeko epean gordeko dira lehen esandako eta zilegi diren helburuak bete bitartean. Berriemaile batek Datu pertsonalak erabiltzeko baimena eta jakinarazpena ez sinatzea erabakitzen badu, Jehobaren lekukoek ezin izango dute aztertu berriemailea kongregazioan edo zenbait erlijio-jardueratan eginkizun batzuk betetzeko aproposa ote den.

Jehobaren lekukoek mundu mailan egiten dituzte beraien jarduerak. Horregatik, berriemaileen datu pertsonalak berriemaileak dauden herrialdetik kanpo bidali edo bildu daitezke. Herrialde hauetako legeek datu babes maila desberdinak dituztenez, maila hauek ez dira beti datu babesa bidaltzen dituzten herrialdekoen berdinak. Jehobaren lekukoek bidaltzen den edozein informazioren babeserako beharrezkoak diren neurri egokiak hartzen dituzte. Hauen barne akordio lotesleak erabiltzea daude. Jehobaren lekukoen mundu mailako erlijio erakundearen parte diren hartzaile guztiek berriemaileen datu pertsonalak Datu babesari buruzko Jehobaren lekukoen politika orokorraren arabera bakarrik erabiltzen dituzte.

Berriemaileek Jehobaren lekukoek dituzten datu pertsonalak eskuratzeko, ezabatzea eskatzeko edo murrizteko eta okerrak zuzentzeko eskubidea dute. Berriemaileek beraien datu pertsonalei aurrerago zenbait erabilera emateko baimena edozein unetan baliogabetu dezakete. Berriemaile batek bere datu pertsonalak erabiltzeko baimena atzera botatzen badu edo bere datu pertsonalak ezabatzea edo hauen prozesaketa murriztea eskatzen badu, Jehobaren lekukoek datu pertsonal horietako batzuk erabiltzen jarrai dezakete, zilegi diren erlijio-helburuetan edo Datu babesaren legeak eman dezakeen beste bidezko lege-oinarri batean oinarrituz. Berriemaileek badakite erreklamazio bat egiteko eskubidea dutela Informazio Erregulatzailearen aurrean.

Jehobaren lekukoek, Datu babesaren legearen arabera, datu pertsonalak babesteko hainbat prozedura eta teknika martxan jarri dituzte segurtasun gisa. Berriemaileek badakite beraien datu pertsonalak, baimenduriko pertsona kopuru mugatu batek soilik erabiliko dituela lehen esandako helburuak betetzeko.

Dagokion datu babesaren ardura duenari eskatu daiteke edozein informazio honako helbidera idatziz:

InformationOfficerCCJW.ZA@jw.org

Berriemaileek badakite jw.org webgunean, Datu babesari buruz harremanetan jartzeko orrian, beraien herrialdeko Erakunde Arduradunaren nortasuna eta harremanetarako informazioa eta, aplikagarri denean, honen ordezkariarenak eta informazioaren ardura duenarenak aurkitu ditzaketela.

Jehobaren lekukoek datuak erabiltzeko modua noizbehinka aldatu egin dezakete zenbait erlijio-jardueratan, legean edota teknologian aldaketak egon daitezkeelako. Noizbait Datu pertsonalen erabilera orri hau aldatzea beharrezkoa bada, aldaketa horiek orri honetan ipiniko genituzke jasotzen dugun informazioa zein den eta nola erabiltzen den berriemaileek jakin dezaten. Mesedez, begiratu noizean behin aldaketarik dagoen orri honetan.