Saltatu edukira

Datu pertsonalen erabilerari buruzko politika orokorra

Datu pertsonalen erabilerari buruzko politika orokorra

Zure datu pertsonalak eman dizkiguzun helburuak betetzeko bakarrik jaso, gorde eta erabiltzen ditugu. Datu hauek, helburu horiek edo aplikagarriak diren beste helburu batzuk lortzeko beharrezkoa den denbora tartean bakarrik gordetzen ditugu. Egoera hauetan, guk eskatutako datu pertsonalen bat ez ematea aukeratzen baduzu, agian ezin izango duzu webguneko atal batzuetara edo Watchtower Bible and Tract Society of New York, Inc.-ek egindako aplikazioetara sartu. Gainera, baliteke zure eskaera erantzun ezin ahal izatea.

Bete duzun eskaera edo formularioen helburua betetzeko prozesuan parte hartuko dutenek eta/edo sistema teknikoa mantentzeko lanak egiten dituzten laguntza tekniko espezializatuek, bertan jarritako datu pertsonalak eskuragarri eduki ahal izango dituzte. Ez diogu zure datu pertsonalak inor gehiagori emango kasu hauetan izan ezik: 1) zuk eskatutako eskakizuna betetzeko beharrezkoa bada eta informazio guztia zuri argi eta garbi jakinaraziz; 2) asmo onez, lege bat edo erregulazio bat betetzeko informazio hori ezagutzera ematea beharrezkoa dela uste dugunean; 3) poliziak egindako eskaera bati erantzuna emateko; 4) segurtasun edo kontu teknikoetako iruzurra antzeman eta eragozteko beharrezkoa denean. Webgune hau erabiltzean, helburu hauek betetzeko asmoz hirugarrengo hornitzaileekin zure datuak partekatzeko baimena ematen diguzu. Bidaltzen diguzun edozein datu pertsonal ez da inoiz ere salduko, alokatuko edo negoziatuko.

DATU PERTSONALEN ERABILERA WEBGUNEAN

Webgune honetako eduki gehiena erabiltzaile moduan erregistratu gabe edo guri informaziorik eman gabe erabili daiteke. Hala ere, funtzio batzuk erregistratuta dauden erabiltzaileek bakarrik dituzte eskuragarri, eskaerak edo formularioak egiten dituztenek edo beraien datu pertsonalak Jehobaren lekukoen kongregazio batek jw.org bidez bidaltzen dituztenentzat. Zure datu pertsonalak zure baimena oinarritzat harturik erabiltzen ditugu. Batzuetan, baimena baliogabetzen baduzu, zilegi den oinarri legala izan dezakegu zure datuak erabiltzen jarraitzeko, beti ere baldintza legal guztiak betez.

Webgunean ematen dituzun datuak zure eskaera egitean azaltzen diren helburuak betetzeko bakarrik erabiliko dira. Helburuen barne honakoa egon daiteke:

Kontuak. Gure webgunean kontu bat sortzean ematen diguzun helbide elektronikoa, kontu honekin zerikusia duten gauzetarako zurekin harremanetan jartzeko erabili daiteke. Esaterako, zure erabiltzaile izena edo pasahitza ahaztu eta saioa hasteko laguntza eskatzen baduzu, laguntza zure perfilean emandako helbide elektronikora bidalitako mezu baten bidez emango zaizu.

Nire profila orria: Kontu bat sortu eta gero, zure kongregazioko idazkariak Nire profila orrira sarbidea emango dizu. Nire profila orrian, hub.pr418.com webgunean, informazio pertsonal gehigarria gorde nahi baduzu, informazio hori zure gaitasunak nola erabili daitezkeen jakiteko eta zurekin harremanetan jartzeko erabiltzea nahi duzun galdetuko zaizu. Proiektu batean parte hartzen baduzu eta Nire profila orrian dituzun gaitasunak gehitzen badituzu, norbaitek zure gaitasunak berrikusiko ditu proiektu horretan nola erabili jakiteko. Zure informazioa prozesatzeko, beharrezkoa bada, agian Jehobaren lekukoen beste sukurtsal batzuekin, Jehobaren lekukoen egoitza nagusiarekin edo hainbat herrialdetako antzeko erakunde-kolaboratzaileekin partekatu beharko da.

Eskaerak. Jehobaren lekukoen sinesmen eta politiken arabera baldintzak betetzen badituzu, webgune hau zure erabiltzaile kontua sortzeko eta eskaerak bidaltzeko erabili dezakezu. Zure kongregazioak ere erabili dezake zure izenean eskaerak bidaltzeko. Eskaera bakoitzean, honen erabilera zein den azaltzen da, adibidez zure erlijio-zerbitzua zabaltzeko, edo biltzarretarako edo beste ekitaldietarako ostatu eskatu edo eskaintzeko. Eskaeran agertzen diren datu pertsonalen barne, zuk, zure kongregazioko arduradunek edota zure eskualde-arduradunak bidalitako datuak egon daitezke. Emandako datuak zure eskaera burutu eta aztertzeko nahiz helburu administratiboetarako bakarrik erabiliko dira, eskaeraren prozesuan zure profila sortzeko barne. Zure eskaera burutzeko beharrezkoa bada, beste sukurtsal batzuekin, Jehobaren lekukoen Egoitza nagusiarekin edo Jehobaren lekukoek hainbat herrialdetan dituzten era honetako erakunde-kolaboratzaileekin partekatuko dira zure eskaerako datuak. Kasu guztietan eskaerak banan-banan aztertzen dira, automatizaturiko prozesurik egon gabe.

Nazioarteko biltzarrak eta biltzar bereziak. Nazioarteko biltzar edo biltzar berezi («Biltzarra») batera joateko baldintzak betetzen badituzu, webgune hau erabili dezakezu eskaera bat betetzeko. Mesedez ikusi eskaera guztiei eragiten dien informazio gehigarria goiko «Eskaerak» azpitituluan.

Delegatuak. Biltzarrerako erabiliko diren datu pertsonalen barne ondorengoak daude: harremanetarako informazioa, taldeko informazioa, ostatu informazioa, iritsi eta bueltatzeko bidaiari buruzko informazioa, eta Biltzarrerako beharrezkoa den beste edozein informazio. Biltzarrean delegatu izateko aukeratua bazara, zure datu pertsonalak Biltzarra antolatzen duen Jehobaren lekukoen sukurtsalarekin partekatuko dira. Gainera, Biltzarrean lanean ari direnekin eta hospitalitate batzordearekin ere partekatuko dira. Zure datu pertsonalak honetarako erabiliko dira: biltzarra antolatzeko, zure bidaiaz eta bidaian zehar izan ahal dituzun beharrez arduratzeko, eta Biltzarrarekin lotutako ekintza eta jarduerak antolatzeko. Aukeratutako hotelarekin, honekin lotutako entitateekin, eta hirugarrengo hornitzaileekin ere partekatuko dira, zure erreserba prozesatzeko eta zu hotelean egoteko sortu daitezkeen beste behar batzuetarako. Zure datu pertsonalak aukeratu dituzun jardueretaz arduratzen diren hirugarrengo hornitzaileekin partekatuko dira. Zure datu pertsonalak ez ematea edo zure datu pertsonalak ezabatzea erabakitzen baduzu, Biltzarrean delegatua izateko baldintzak betetzeari utziko diozu. Zure datu pertsonalak beharrezkoak izateari uztean, ahalik eta azkarren ezabatuko ditugu.

Predikatzeko kanpaina bereziak. Predikatzeko kanpaina berezi («Kanpaina») batean parte hartzeko baldintzak betetzen badituzu, orrialde honen bidez eskaera bat bidali dezakezu. Mesedez ikusi eskaera guztiei aplikatzen dien informazio gehigarria goian dagoen «Eskaerak» azpitituluan. Kanpainan parte hartzeko aukeratua bazara, zure datu pertsonalak Kanpaina antolatzen duen Jehobaren lekukoen sukurtsalarekin partekatuko dira. Kanpainarako erabiliko diren datu pertsonalen barne ondorengoak daude: harremanetarako informazioa, taldeko informazioa, ostatu informazioa, iritsi eta bueltatzeko bidaiari buruzko informazioa, hizkuntza gaitasuna eta Kanpainarako beharrezkoa den beste edozein datu. Bertako sukurtsaleko Predikatzeko kanpaina bereziaren batzordeak zure datu pertsonalak Kanpaina antolatzeko, lurralde bat emateko eta ostatuak antolatzeko erabiliko ditu. Lurraldeko kontaktuak eta emandako lurraldeko kongregazioko adindunek zure datu pertsonalak erabiliko dituzte lurralde barruan Kanpaina antolatzeko. Zure datu pertsonalak ez ematea edo zure datu pertsonalak ezabatzea erabakitzen baduzu, Kanpainan parte hartzeko baldintzak betetzeari utziko diozu.

Trebakuntza klaseak. Proiektu batean, hauen artean eraikuntza proiektuak, parte hartzeko hautatua bazara, baliteke antolatzaile batek trebakuntza klase batera gonbidatzea. Klasea hasi baino lehen, gonbidapena onartu edo baztertu edo ez zarela joango adierazi beharko duzu. Gonbidapena onartzen baduzu, klasearen instruktoreek trebakuntza jaso duzula eta ikasitakoarekin zein helburu bete dituzun apuntatuko dute. Gainera, komentarioak gehitu ditzakete. Klaseen antolatzaile eta trebatzaileek Nire profila orrian jarri dituzun gaitasunak berrikusteko eta ebaluatzeko gaitasuna dute. Zure informazioa prozesatzeko agian Jehobaren lekukoen beste sukurtsal batzuekin, Jehobaren lekukoen egoitza nagusiarekin edo hainbat herrialdetako antzeko erakunde-kolaboratzaileekin partekatu beharko da.

Dohaintzak. Diruzko dohaintza bat egiten baduzu online, zure izena eta harremanetarako informazioa gordetzen dugu. Kreditu txartel baten bidez egindako dohaintzak onartzeko, online bidez ordainketak egiteko zerbitzu ezagun bat erabiltzen dugu mundu-mailako segurtasun eta pribatutasun politika dituena. Finantza informazioak jaso ditzakegu, esaterako, dohaintza prozesua egiteko jakitea beharrezkoa den kreditu txartel zenbakia edo kontu korronteen zenbakiak eta informazio hau prozesua burutzeko beharrezkoa den bideratze zerbitzuetara bidaliko da. Zure dohaintza modu seguruan prozesatzen dugu. Horretarako, txartel-ordainketa industriako datuen segurtasun estandarra («PCI DSS») betetzen duten neurriak hartzen ditugu. Dohaintzaren hartzaileak, dohaintzaren datuak behar den denbora guztia gordeko ditu hartzailearen legezko interes edo aplikatu daitezkeen lege-baldintzen arabera. Honako datuak daude hauen barne: dohaintzaren data, dohaintzan emandako kopurua eta dohaintza egiteko modua. Horrela kontabilitate arauak bete ahal izango ditugu eta denbora horretan sortzen zaizun edozein galdera erantzuteko gai izango gara. Ez gara zurekin harremanetan jarriko dohaintza gehiago eskatzeko.

Eskatu ezazu bisita bat. Bibliari edo Jehobaren lekukoei buruz gehiago jakiteko Lekuko batek bisitatzeko eskatu dezakezu. Eskaeran jartzen dituzun datu pertsonalak, zure eskaera betetzeko soilik erabiliko ditugu. Zure eskaera onartzen duzunean, zure datuak beste sukurtsal edo Jehobaren lekukoek erabiltzen dituzten erakunde-kolaboratzaileekin partekatu daitezke zure eskaera betetzeko nahitaezkoa bada.

Beste helburu batzuk. Zure datu pertsonalak bidali ditzakezu (izena, helbidea edo telefono zenbakia bezalakoak) kontua sortzea, eskaera bat bidaltzea edo dohaintza bat egitea ez diren beste helburu batzuekin. Kasu bakoitzean, guri informazioa ematearen zergatia garbi adierazten da. Emandako informazioa ez da erabiliko datu pertsonalak ematean argi adierazten ez diren beste helburu batzuetarako.

DATU PERTSONALEN ERABILERA JW LIBRARY-N

Zure datu pertsonalen erabilera JW Libraryn honako orrian azaltzen da: Nola erabiltzen ditu JW Libraryk zure datuak?

Orri horretan azaltzen den moduan, aplikazioak jw.org webgunetik datuak deskargatuz funtzionatzen du. Aplikazioak webgunetik datuak jaisten dituenean, webguneak erabiltzailearen IP helbidera sarbidea du. Webguneak bildutako datuak aplikazioaren zerbitzuak emateko eta hobetzeko, eta segurtasuna mantentzeko erabiltzen dira. Zehazki honela erabiltzen dira: erabiltzailea aplikazioan sartu eta erabiltzea baimentzeko, aplikazioaren optimizazioa eta funtzionamendua kudeatzeko, iruzurra eta software kaltegarria detektatu eta saihesteko, eta segurtasun arazoak kudeatzeko.

DATUAK ATZERRIRA TRANSFERITZEA

Erakunde erlijioso honek mundu-mailan lan egin ahal izateko, erakunde legalak ditu herrialde desberdinetan. Webguneak eta honekin lotutako aplikazioek erabiltzen dituzten zerbitzarietako batzuk Ameriketako Estatu Batuetan aurkitzen dira. Zure datuak zu helbideratuta zauden herrialdetik kanpora bidaltzea dugu, hauen barne datu babesaren maila desberdina duten herrialdeak egon daitezke. Herrialde hauetako datu babesaren mailak ez du zu bizi zaren herrialdeko datu babesaren maila berekoa izan beharrik beti. Zure datu pertsonalak erabiltzean eta transferitzean, zure datuak babesteko diseinatuak dauden neurriak hartzen ditugu. Jehobaren lekukoek erabiltzen dituzten eta beraien lanetan laguntzen dieten erakunde guztiek, gure datu babesaren politika eta eraginkorrak diren lege nahiz arauak jarraitzea espero dugu.

Webgune hau bisitatzean eta elektronikoki gurekin harremanetan jartzean, beste herrialde batzuetara egiten diren transferentzia hauek baimentzen dituzu. Kasu askotan transferentzia hauetarako akordioak erabiltzen ditugu, esaterako, kontratuzko klausula estandarrak.

ZURE ESKUBIDEAK

Datu pertsonalak erabiltzen ditugun edozein unetan, arrazoizkoak diren pausoak hartzen ditugu zure datu pertsonalak zehatz mantentzen direla eta eguneratuta daudela ziurtatzeko, hauek jasotzeko arrazoiaren helburuak bete ahal izateko. Zu bizi zaren herrialdearen eta honi dagokion datu babesaren legeen arabera, guri bidali dizkiguzun datu pertsonalekin loturiko ondorengo eskubideak izan ditzakezu:

  • Zure datu pertsonalen bilketari eta erabilerari buruzko informazioa eska dezakezu aplikagarriak diren tokian tokiko legeak jarraituz.

  • Zure datu pertsonaletara sartzea, hauek blokeatzea, ezabatzea edota zuzentzea eska dezakezu, hauek guztiz bete gabe badaude edo zehatzak ez badira.

  • Zilegi diren arrazoiak badituzu, zure datu pertsonalak prozesatzearen aurka egin dezakezu edo hauek gehiago ez erabiltzea eska diezagukezu.

Zu bizi zaren herrialdean aplikagarriak diren datu babesari buruzko legeak badaude eta zure datu pertsonaletara sartu, hauek zuzendu edo ezabatu nahi badituzu, harremanetarako informazioa Datu babesari buruz harremanetan jartzeko orrian aurki dezakezu.

Behin zure eskaera idatziz jasotzean, zure nortasunari buruzko nahiko froga jaso eta zuri buruzko datu pertsonalak identifikatzeko nahiko informazioa jaso eta gero, datu kudeatzaileak eskaera burutzea zuzentzat hartuko du honakoa kontuan hartuz: norbanakoak bere datuetara sartzeko, hauek zuzentzeko edo ezabatzeko duen interesa eta erakundearentzat zilegi diren interesen arteko oreka mantentzea, hauen barne, eskaera onartzeak erakundearen eskubideak eta erlijio-askatasuna nahiz –jarduerak arriskuan jarriko lituzkeen edo ez aztertzea. Gainera, hirugarrengo hornitzaileei egin beharreko aldaketak adieraziko dizkiegu.

Mesedez, ikus ezazu zure datuak agian ez direla ezabatuak izango legeek hala eskatzen badute edo beste oinarri legal batzuetan hauek gordeta izatea beharrezkoa bada. Adibidez, erakunde erlijioso hau Jehobaren lekuko bakoitzari buruzko datuak finko mantentzera dago interesatuta. Datu pertsonalak ezabatzeko eskaera guztiak aplikagarriak diren txosten legalen edo inposatzea diguten dokumentuen edukitzearen menpe egongo dira. Webgune honen bidez eman diguzun datuen erabilerari buruzko erreklamazioa egin diezaiekezu zu bizi zaren tokiko datu babesaren autoritateei.