Saltatu edukira

Cookie-n eta antzeko teknologien erabilerari buruzko politika orokorra

Cookie-n eta antzeko teknologien erabilerari buruzko politika orokorra

Esperientzia digital hoberena izateko, cookie-ak eta antzeko teknologiak erabiliz, zure mugikor, tablet edo ordenagailuko disko gogorreko informazio kopuru txiki bat gorde edo berreskuratu dezakegu. Cookie-k webgune honek behar bezala funtzionatu dezan laguntzen dute eta erabiltzaileek webguneari ematen dioten erabilerari buruzko informazioa ematen digute. Informazio hau gure webgunea hobetzeko erabiltzen dugu. Ez dugu bisitari bakoitza identifikatzea bilatzen, beraiek borondatez webguneko eskaera eta formularioak erabiliz xehetasun hauek ematen dituztenean izan ezik. Politika honetan, «cookie» terminoaren erabilera zabala da eta antzeko teknologiak ditu barne; esaterako, localStorage, web beacon-ak, pixel-ak, eta identifikatzaileak. Teknologia hauek zure ordenagailuko informazio mota zehatz batzuk eman ahal dizkigute; esaterako, pantailaren tamaina, ikusitako orrialdearen ordua eta data, eta ireki duzun orrialdearen URL-a.

Gorde edo berreskuratzen dugun informazioa ez dugu inoiz salduko, marketinerako erabiliko, ezta Interneten bisitatu dituzun beste webguneak gordetzeko erabiliko ere. Ez ditugu cookie-ak iragarki edo marketin kontuetarako erabiltzen.

Cookie motak. Webgunearen funtzio ezberdinak burutzen dituzten cookie mota desberdinak daude eta, gehienetan, webguneari eman diezaiokezun erabilera hobetzen dute. Cookie-ak erabili ditzakegu zuk lehenago webgunea erabili duzula jakiteko edo zuk webgunea erabili zenuenean, gustukoen zer zenuen edo zer aukera erabili zenituen gogoratzeko. Adibidez, zuk aukeratutako hizkuntza gorde dezakegu cookie batean eta, horrela, hizkuntza hori aukeratu dezakegu zu webgunera itzultzen zarenean.

Webgune honetan erabiltzen diren cookie motak ondorengo hiru talde hauetako batean sailka daitezke:

  1. Ezinbestekoak diren cookie-ak. Cookie batzuk behar-beharrezkoak dira gure webguneak funtzionatzeko, bertan bilaketa batzuk egin ahal izateko, eta webguneko ezaugarri batzuk eskuragarri izateko. Hauek normalean zerbitzu batzuk eskatzen dituzunean bakarrik erabiltzen dira; adibidez, pribatutasun preferentzia konfiguratzean, saioa hastean, edo formularioak betetzean. Cookie hauek gabe zuk eskatutako zerbitzu batzuk ezin dira burutu, dohaintzak online egitea bezalakoak. Nabigatzaileko sesioan zehar zehazki eskatu duzun zerbitzu bat emateko aukera ematen diguten cookie-ak ere badaude hauen barne. Marketin munduan erabil daitekeen edo zu interneten non ibili zaren jakiten laguntzen duen zuri buruzko informaziorik ez dute biltzen cookie hauek.

  2. Funtzionamendurako erabilgarriak diren cookie-ak. Zuk webgunean egiten dituzun aukerak gogoratzeko baimena dute cookie hauek (erabiltzaile izena, hizkuntza edo lurraldea bezalakoak). Cookie hauek webguneari ematen diozun erabilera eta funtzionamendua hobetzeko, eta webgunearen itxura zure gustura egokitzeko aukera ematen dute

  3. Diagnostiko eta erabilerarako cookie-ak. Hauek diagnostiko eta erabileraren informazioa jasotzeko erabiltzen dira. Honen barne, bisitariek webguneari ematen dioten erabilerari eta interakzioari buruzko informazioa dago, adibidez, webguneak dituen bisita kopurua edo bisitek duten iraupenaren batez bestekoa. Informazio hau webgunearen funtzionamendua, diseinua eta egonkortasuna hobetzeko bakarrik erabiltzen dugu.

Cookie gehienak lehenengoen cookie-ak dira eta hauek gure webguneak ezartzen ditu. Beste batzuk, berriz, hirugarrengoen cookie-ak dira, beste webgune desberdinek ezarritakoak. Dugun cocokie-n adibideen zerrendan, garbi bereizten ditugu zeintzuk diren hirugarrengoen cookie-ak.

IP helbideen erabilera. IP helbidea zenbakiz osaturiko kode bat da eta honi esker zure gailua interneten identifika daiteke. Zure IP helbidea eta nabigatzaile mota erabiltzen ditugu erabilera patroiak aztertzen laguntzeko, webgune honetan arazoak topatu ahal izateko, zuri ematen dizugun zerbitzua hobetzeko, eta webgunearen segurtasuna babestu eta errazteko.

Zure aukera. Zure cookie-en preferentziak konfiguratu ditzakezu edozein momentutan «Pribatutasun Konfigurazioa» botoia zapalduz. Botoi hau gure webgune guztietako orrialdeen amaieran aurkituko duzu (ikusi ondorengo zerrenda). Behar-beharrezkoak diren cookie-k ez dute zure baimena behar. Gainontzeko cookie-entzat zure baimena eskatzen dugu zure gailuan jarri edo bertatik jasotzeko. Mesedez, kontuan izan zure preferentziak aldatzen badituzu, aurretik dauden cookie-ak ez direla ezabatuko. Webgune honetako cookie-ak ezabatu nahi badituzu, zure nabigatzaileko konfiguraziotik egin dezakezu. Hala ere, ez ahaztu cookie-rik gabe ezin izango duzula gure webguneak dituen ezaugarri guztiez gozatu. Cookie-ak ezabatzeko moduak ezberdinak dira nabigatzaile bakoitzean. Jarraibide guztiak izan nahi badituzu, begira ezazu zure nabigatzailearen webguneko laguntza atala edo bisitatu www.allaboutcookies.org.

Aukera ezazu beheko zerrendako webgune bat, bertako cookie-n erabileraren adibideak ikusteko:

Gainera, ikusi gure webgune batzuk erabiltzen dituzten cookie eta antzeko teknologiak.