Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

JW LIBRARY

Nola instalatu dezakezu JW Library ezin baduzu aplikazio denda batean sartu? (Android)

Nola instalatu dezakezu JW Library ezin baduzu aplikazio denda batean sartu? (Android)

Ezin baduzu JW Library zure Android gailuan instalatu Google Play Store edo Amazon Appstore bezalako aplikazio denda ofizial batetik, eskuz instalatu dezakezu JW Library aplikazioaren Androiderako paketea (APK) erabiliz.

JW Library APK instalatzeko, «App ezezagunak instalatu» edo «Iturri ezezagunetik instalatzea baimendu» ezarpena gaitu behar duzu. Nola egin jakiteko, zure Android gailuaren dokumentazioa kontsulta ezazu.

Hurrengo pausoak jarraitu JW Library APK jaitsi eta instalatzeko.

  1. Orrialde honetako Jaitsi botoian sakatu APK fitxategia zure gailuan gordetzeko.

  2. APK fitxategia zure gailuan aurkitu eta bertan sakatu JW Library instalatzeko.

JW Library APK instalatu ondoren, noizean behin aplikazioaren bertsio berriak dauden begiratu. Hau egiteko, hurrengo pausoak jarraitu:

  1. JW Library-n Ezarpenak orria ireki zure gailuan instalatuta dagoen bertsioa ikusteko.

  2. Zure gailuko bertsio zenbakia bertan agertzen den bertsio zenbakia baino txikiagoa bada, jaitsi eta instalatu APK fitxategia goian deskribatutako pausoak erabiliz.

Bertsioa: 14.3.2 (430008)