Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

Amaituko al da inoiz terrorismoa?

Amaituko al da inoiz terrorismoa?

 Eraso terrorista baten ondoren, normala da honakoak galdetzea: Inporta al zaio Jainkoari? Zergatik gertatzen dira gauza hauek? Amaituko al da noizbait terrorismoa? a Nola bizi naiteke beldur honekin? Ikusi Bibliak galdera hauei ematen dien erantzuna.

Nola ikusten du Jainkoak terrorismoa?

 Jainkoak biolentzia eta terrorismoa gorrotatzen ditu (11. Salmoa 5; Esaera Zaharrak 6:16, 17). Gainera, Jesusek, Jainkoaren ordezkariak, bere jarraitzaileei errieta egin zien biolentziaz jokatu zutenean (Mateo 26:50-52). Nahiz eta batzuek eraso biolento hauek Jainkoaren izenean egiten dituztela esan, Jainkoak ez die hauek egiteko baimenik eman. Are gehiago, Jainkoak ez ditu beraien otoitzak entzun ere egiten (Isaias 1:15).

 Jainkoa sufritzen dutenez kezkatzen da, baita eraso terroristak jasan dituztenez ere (31. Salmoa 8 [31:7, NWT]; 1 Pedro 5:7). Bibliak, gainera, Jainkoak biolentzia kenduko duela esaten du (Isaias 60:18).

Zergatik dago terrorismoa?

 Bibliak terrorismoa egotearen benetako arrazoia adierazten du: «Kalte eginez, gizakiak gizakia menderatzen du» (Kohelet 8:9). Historian zehar, boterea izan duen jendeak beldurra erabili du besteak zapaltzeko. Honi erantzunez, beste batzuk terrorismoa erabili dute erasotzeko (Kohelet 7:7NWT).

Terrorismoaren amaiera

 Jainkoak beldurra eta biolentzia kentzea eta lurrean bakea ezartzea promesten du (Isaias 32:18; Mikeas 4:3, 4). Ondorengoak egingo ditu:

  •   Terrorismoa errotik kenduko du. Giza gobernu guztiak ordezkatuko ditu bere gobernuarekin. Honek lur osoan aginduko du. Gobernu honen agintariak, Jesu Kristok, pertsona guztiak justiziaz tratatuko ditu eta biolentzia kenduko du. Gainera, ez da inor zapaldua izango (72. Salmoa 2, 14). Garai horretan, ez da terrorismo aztarnarik egongo. Jendeak «bake osoaz gozatuko» du (37. Salmoa 10, 11).

  •   Terrorismoaren ondorio guztiak kenduko ditu. Jainkoak terrorismoak jendeari sortutako eragin guztiak kenduko ditu, berdin dio kalte fisikoa ala emozionala izan (Isaias 65:17; Apokalipsia 21:3, 4). Hildakoak berpiztea ere promesten du, lur baketsu batera bueltan ekarriz (Joan 5:28, 29).

 Bibliak arrazoi onak ematen dizkigu Jainkoak hau laster egingo duela pentsatzeko. Hala ere, agian galdetzen zara: «Zergatik ez du Jainkoak dagoeneko terrorismoa kendu?». Erantzuna jakiteko, ikusi Zergatik uzten du Jainkoak sufrimendua izaten? bideoa.

a «Terrorismoa», normalean, beldurraren edo biolentziaren erabileraz hitz egiteko erabiltzen da, batez ere, herritarren aurka. Honen helburua beldurra sartzea da aldaketa politikoak, erlijiosoak edo sozialak egiteko. Hala ere, desadostasunak egon daitezke ekintza zehatz bat terrorismoa den ala ez esatean.