Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

John Moore/Getty Images

Osasuna | Zer egingo du Jainkoaren Erreinuak?

Osasuna | Zer egingo du Jainkoaren Erreinuak?

 «COVID-19-aren osasun larrialdia bukatu izanak, ez du esan nahi honen arriskua bukatu denik. Ziur egon gaitezke etorkizunean beste pandemiaren bat iritsiko dela, eta horretarako prest egon behar gara» (Tedros Adhanom Ghebreyesus doktorea, Munduko Osasun Erakundeko zuzendari nagusia, 2023​ko maiatzak 22).

 COVID-19 pandemiak eragindako arazo fisiko eta mentalen aurka borrokatzen jarraitzen du jende askok. Prest al daude gobernuak eta osasun erakundeak hurrengo pandemia bati aurre egiteko, gaur egungo osasun arazoak konpontzen dituzten bitartean?

 Bibliaren arabera, gobernu bat gure osasunaz benetan arduratuko da. Bertan dio Jainkoak gobernu edo «erreinu bat ezarriko» duela (Daniel 2:44). Gobernu horri esker, «inork ez du esango: “Gaixo nago”» (Isaias 33:24). Guztiok osasuntsu eta indartsu egongo gara, gaztetan bezala (Job 33:25).