Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

Langabeziari aurre egiteko Biblia aholku lagungarriak

Langabeziari aurre egiteko Biblia aholku lagungarriak

 Lana galtzeak zure ekonomiari eta familia bizitzari kaltea eragiteaz gain, osasun emozional eta mentalean ere eragina izan dezake. Biblia printzipioetan oinarritutako hurrengo aholku praktiko hauek egoera honi aurre egiten lagundu ahal dizute.

  •   Besteekin sentitzen duzunaz hitz egin.

     Bibliak esaten duena: «Adiskideak beti zaitu maite» (Esaera Zaharrak 17:17).

     Lana galtzean, agian, triste, haserre, galduta edota ez duzula ezertarako balio sentitu dezakezu. Familia kideekin eta lagun minekin sentitzen duzunaz hitz egiten duzunean, hauek laguntza emozionala eman ahal dizute. Gainera, lan berria aurkitzeko aholku praktikoak eman ahal dizkizute.

  •   Gehiegizko antsietatea saihestu.

     Bibliak esaten duena: «Ez arduratu, bada, biharko egunaz, biharkoak ere ekarriko baitu bere ardura» (Mateo 6:34).

     Bibliak aurretik antolatzera animatzen gaitu (Esaera Zaharrak 21:5). Gainera, etorkizunagatik gehiegizko kezka edo antsietatea ez izateko aholkua ematen digu. Askotan, inoiz gertatuko ez diren gauzez kezkatzeko joera izaten dugu. Beraz, hobe da egunekoan egunekoaz arduratzea.

     Bibliak orain sentitu ahal duzun estresari aurre egiteko beste aholku praktiko batzuk ere ematen ditu. Gehiago jakiteko, irakurri «Cómo controlar el estrés» edo «Comment gérer le stress» artikulua.

  •   Gastuetan beharrezko aldaketak egin.

     Bibliak esaten duena: «Badakit eskasian nahiz ugaritasunean bizitzen» (Filipoarrei 4:12).

     Orain duzun egoerara egokitu, duzuna baino gehiago ez gastatuz. Bestalde, beharrezkoak ez diren zorrak saihestu (Esaera Zaharrak 22:7).

     Orain duzun egoera ekonomikora nola egokitu zaitezkeen jakiteko, «Cómo vivir con menos» edo «Comment vivre avec moins» artikuluan aholku gehiago ikusiko dituzu.

  •   Denbora zuhurtziaz erabili.

     Bibliak esaten duena: «Zuhur jokatu […], denbora ahalik eta ondoen aprobetxatuz» (Kolosarrei 4:5NWT).

     Nahiz eta lan ordutegirik ez eduki, denbora ondo erabiltzeko errutina mantendu. Hau egitean, zure bizitzan egonkortasuna izango duzu eta hobeto sentituko zara.

  •   Moldakorra izan.

     Bibliak esaten duena: «Nekeak [“lan gogorrak”, NWT] beti du bere irabazia» (Esaera Zaharrak 14:23).

     Aurretik izan ez dituzun lanak egiteko prest egon. Agian, itxuraz garrantzi gutxiko lanak edo lehen baino gutxiago irabazten zenituenak kontuan izan beharko dituzu.

  •   Ez amore eman.

     Bibliak esaten duena: «Erein goizean zeure hazia, eta arratsaldean ere ez egin opor, ez baitakizu ereinaldi bietan zein izanen duzun hoberena» (Kohelet 11:6).

     Lana bilatzen jarraitu. Besteei lan bila zabiltzala esan. Familia kide, ezagun, lankide ohi eta bizilagunekin hitz egin honi buruz. Enplegu bulegoetara jo eta lana eskaintzen duten iragarki eta webguneak topatu. Lan elkarrizketa ugari izateko eta curriculum asko bidaltzeko prest egon.