Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

panitan/stock.adobe.com

OROITZAPENAREN KANPAINA

Jesusek pobrezia kenduko du

Jesusek pobrezia kenduko du

 Lurrean egon zen bitartean, Jesusek maitasun handia erakutsi zion jendeari, batez ere pobreak zirenei eta larrituta bizi zirenei (Mateo 9:36). Horrenbeste maite izan zituen pertsonak, beraien alde bere bizia ematera iritsi zela (Mateo 20:28; Joan 15:13). Laster, bere maitasuna erakutsiko du berriz ere: Jainkoaren Erreinuko Errege izanik autoritatea erabiliko du munduko pobreziarekin amaitzeko.

 Hitz poetikoak erabiliz, Bibliak honela deskribatzen du Jesusek egingo duena:

  •   «Egin biezaie justizia herriko dohakabeei, salba bitza behartsuak» (72. Salmoa 4).

 Zer egin dezakegu Jesusek dagoeneko guregatik egin duena eta laster egingo duena eskertzeko? Lukas 22:19 aipuan, Jesus bere jarraitzaileei bere heriotza oroitzeko esan zien. Horregatik elkartzen gara Jehobaren lekukoak urtero bere heriotzaren urteurrenean. Gurekin batera Jesu Kristoren heriotza oroitzera gonbidatzen zaitugu 2024​ko martxoaren 24​an, igandean.

Bilatu gertukoena