Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

AspctStyle/stock.adobe.com

OROITZAPENAREN KANPAINA

Jesusek gerrak kenduko ditu

Jesusek gerrak kenduko ditu

 Lurrean egon zen bitartean, Jesusek maitasun handia erakutsi zion jendeari. Horrenbeste maite izan zituen pertsonak, beraien alde bere bizia ematera iritsi zela (Mateo 20:28; Joan 15:13). Laster, bere maitasuna erakutsiko du berriz ere: Jainkoaren Erreinuko Errege izanik autoritatea erabiliko du, «mundu osoan guduak geldiarazi» ahal izateko (46. Salmoa 10 [46:9, NWT]).

 Begira nola deskribatzen duen Bibliak Jesusek egingo duena:

  •   «Berak libratuko du laguntza eske oihuka ari den behartsua, nork defendaturik ez duen dohakabea. Gupida izango die gizagaixo eta pobreei, bizia salbatuko behartsuei. Berak babestuko ditu gogorkeria eta bidegabekeriatik» (72. Salmoa 12-14).

 Zer egin dezakegu Jesusek guregatik egin duena eta laster egingo duena eskertzeko? Lukas 22:19 aipuan, Jesus bere jarraitzaileei bere heriotza oroitzeko esan zien. Horregatik elkartzen gara Jehobaren lekukoak urtero bere heriotzaren urteurrenean. Gurekin batera Jesu Kristoren heriotza oroitzera gonbidatzen zaitugu 2024ko martxoaren 24an, igandean.

Bilatu gertukoena