Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

Nola egin aurre isolamenduari?

Nola egin aurre isolamenduari?

 Isolaturik eta bakarrik sentitzen al zara? Hala bada, ondorengo Salmoaren idazlea bezala sentitu zaitezke: «Hor nago txori bakartia teilatuan bezala» (102. Salmoa 8 [102:7, NWT]). Bibliaren jakinduriak isolamenduak sortzen dituen arazoei aurre egiten lagundu ahal dizu.

 Hurbildu Jainkoarengana

 Isolaturik egon arren, zoriontsu izan zaitezke. Nola? Jainkoa ezagutzeko beharra duzula aitortuz eta berari buruz ikasten duzuna praktikan jarriz (Mateo 5:6; Lukas 11:28). Ondorengo doako laguntzek helburu hau lortzen lagunduko dizute:

 Irakurri Bibliako pasarte kontsolagarriak

 Pertsona asko oso kontsolatuak sentitu dira pasarte hauek irakurtzean. Ez itzazu pasarte guztiak segidan irakurri. Horren ordez, erabili isolamenduan duzun denbora pasarte bakoitzean hausnartzeko eta otoitz egiteko (Markos 1:35).

  •   23. Salmoa 1-6

  •   34. Salmoa 2-23 [34:1-22, NWT]

  •   46. Salmoa 2-12 [46:1-11, NWT]

  •   63. Salmoa 7-9 [63:6-8, NWT]

  •   91. Salmoa 1-6

  •   Mateo 6:25-34

  •   2 Korintoarrei 1:3, 4

  •   Filipoarrei 4:6, 7

  •   1 Pedro 5:6, 7

 Aztertu zergatik gertatzen diren gauza txarrak munduan

 Nola egin ahal diozu aurre hobeto egoera zailei? Gauza txarrak zergatik gertatzen diren eta Jainkoak nola konponduko dituen jakinez (Isaias 65:17).

 Ez kezkatu beharrezkoa baino gehiago

 Lagun onak izan itzazu

 Lagunek zure osasun mentalean eta emozionalean lagundu ahal dizute. Gainera, are garrantzitsuagoak dira elkarrekin ezin garenean egon. Etxean konfinaturik bazaude, bideokonferentziak edota telefonoa erabili ditzakezu komunikatzeko. Horrela, lagunekin duzun harremana sendotu ahal izango duzu eta lagun berriak egin ahal izango dituzu. Ondorengo bideoek, lagun onak aurkitzen eta lagun ona izaten lagundu ahal dizute (Esaera Zaharrak 17:17).

 Egin ariketa fisikoa

 Bibliak dioenez, «gorphutzeko hariketak probetxu» egiten digu (1 Timoteori 4:8, ES). Zure osasun mentalean lagundu ahal dizu, batez ere, isolaturik zaudenean. Etxean konfinaturik bazaude ere, ariketa fisikoa egin dezakezu.