Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

Garraio militarrak: Anton Petrus/Moment via Getty Images; dirua: Wara1982/iStock via Getty Images Plus

ERNE SEGI!

Dirutza handia gastatu da gerretan: Zein da benetako kostua?

Dirutza handia gastatu da gerretan: Zein da benetako kostua?

 Gerren kostua izugarri handia da.

  •   «Gerra desberdinen ondorioz, mundu mailako gastu militarra 2,2 bilioi dolarrekoa (2,02 bilioi euro inguru) izan da, orain arteko altuena» (The Washington Post, 2024​ko otsailak 13).

 Gerretan dirua baino gehiago galtzen da. Aztertu dezagun, adibidez, Ukrainako gerra.

  •   Soldaduak. Aditu batzuen arabera, ia 500.000 soldadu hil egin dira edo zaurituak izan dira, duela bi urte gerra hasi zenetik.

  •   Zibilak. Nazio Batuen Erakundearen (NBE) arabera, 28.000 zibil baino gehiago hil egin dira edo zaurituak izan dira. NBEko goi-mailako funtzionario batek hau esan zuen: «Ezinezkoa da jakitea gerra suntsitzaile honek zenbat bizitza kaltetu dituen». a

 Mundu osoko gerra eta gatazkek pertsonengan eragiten duten sufrimendua ikaragarri handia da.

  •   2023​ko irailerako, mundu osoan zehar, 114 milioi pertsonek gerra eta biolentziagatik beraien etxeak utzi behar izan dituzte.

  •   783 milioi pertsonek ez dute janari nahikoa elikatzeko. «Gosetearen arrazoi nagusia gatazkak dira. Izan ere, mundu osoan gosea pasatzen ari den biztanleriaren % 70​a, gerra eta biolentzia dauden zonaldeetan bizi da» (Elikagaien Mundu Programa).

 Amaituko al dira inoiz gerrak? Bakeaz gozatuko ote dugu noizbait? Lurreko baliabideak modu egoki batean erabiliko al dira inoiz probeziarekin amaitzeko eta denok janari nahikoa izateko? Zer dio Bibliak?

Gerra garaia

 Bibliak mundu osoan zehar gerrak egongo zirela aurresan zuen. Gerra hauek zaldi baten gainean doan zaldizko batekin deskribatzen du sinbolikoki.

  •   «Beste zaldi bat, gorria, atera zen; haren gainekoari Jainkoak ezpata handi bat eman zion eta lurretik bakea kentzeko ahalmena, horrela gizakiek elkar hil zezaten» (Apokalipsia 6:4).

 Zaldizko sinboliko honen atzetik, beste bi zaldizko datoz. Hauek, izurrite eta beste arrazoi batzuek mundu osoan eragiten duten gosea eta heriotza irudikatzen dute (Apokalipsia 6:5-8). Bibliako profezia honi buruz eta gaur egun izaten ari den betekuntzari buruz gehiago jakiteko, irakurri «¿Qué representan los jinetes del Apocalipsis?» edo «Les cavaliers de l’Apocalypse : qui sont-​ils ?» artikulua.

Etorkizun baketsua

 Laster, lurreko baliabideak ez dira gehiago gerrarako erabiliko. Baina hau ez da gizakiaren esfortzuengatik gertatuko. Bibliak honakoa dio:

  •   Jainkoak «mundu osoan guduak geldiarazi» egingo ditu (46. Salmoa 10 [46:9, NWT]).

  •   Jainkoak gerren ondorio krudelak desegingo ditu. «Berak begietako malkoak lehortuko ditu, eta ez da heriotzarik izango, ez tristurarik, ez negarrik, ez minik. Aurreko gauzak desagertu egin dira» (Apokalipsia 21:4NWT).

  •   Jainkoari esker, denok bakean bizi ahal izango gara betirako. «Nire herriak bakea, konfiantza eta lasaitasuna izango ditu egoitza eta bizileku» (Isaias 32:18).

 Bibliako profezien arabera, gaur egun ikusten ditugun gerrek eta beste gertaera batzuek bake garaia gertu dagoela erakusten dute.

 Nola lortuko du Jainkoak etorkizunean bakea izatea? Bere zeruko gobernu edo Erreinuaren bitartez lortuko du (Mateo 6:10). Erreinu hau zer den eta nola lagundu ahal zaituen jakiteko, ikusi Zer da Jainkoaren Erreinua? bideo laburra.

a Miroslav Jenca, NBEko Europako idazkari nagusi laguntzailea, 2023​ko abenduak 6.