Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

BalanceFormcreative/iStock via Getty Images Plus

Egin aurre bakardadeari besteei lagunduz | Zer dio Bibliak?

Egin aurre bakardadeari besteei lagunduz | Zer dio Bibliak?

 Jendea, munduan zehar, bakarrik eta besteengandik deskonektatuta sentitzen da. Osasun aditu batzuen arabera, besteei laguntzea sentimendu hauei aurre egiteko modu bat da.

  •   «Beharra dutenei laguntzeak, gure bizitzari zentzua ematen dio. Gainera, bakardade edo deskonexio sentimenduei aurre egiteko lagungarria da» (U.S. National Institutes of Health [Estatu Batuetako Osasun Institutu Nazionala]).

 Bibliak besteei laguntzeko aholku praktikoak eskaintzen ditu. Hauek aplikatzeak, bakardade sentimenduei aurre egiten lagundu gaitzake.

Zer egin dezakegu?

 Izan gaitezen eskuzabalak. Besteekin denbora pasatzeko aukerak bilatu ditzagun, aurrez aurre bereziki. Daukaguna besteekin partekatzeko prest egon gaitezen. Hau egiten badugu, eskertuta sentituko dira eta harremanak indartuko ditugu.

  •   Biblia printzipioa: «Izan emateko ohitura, eta emango zaizue» (Lukas 6:38).

 Egin ditzagun gauzak besteen alde. Zailtasunak dituztenei laguntzeko moduak bilatu ditzagun. Adibidez, errukiz entzutea edo euren zama arintzeko gauza praktikoak egitea.

  •   Biblia printzipioa: «Adiskideak beti zaitu maite, anaia larrialditarako jaioa da» (Esaera Zaharrak 17:17).

 Harreman onak izateari buruzko informazio gehiago jakiteko, irakurri «La familia y los amigos» edo «La vie de famille et les amitiés» artikulua.