Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

Izango al dugu inoiz sistema ekonomiko justuren bat?

Izango al dugu inoiz sistema ekonomiko justuren bat?

 Mundu osoan zehar jendea kalera atera da protestatzera, dagoen egoera ekonomikoa justua ez dela uste duelako. Egoera honek okerrera egin du COVID-19 pandemia dela eta. Pandemiaren ondorioz, konfinamenduak egon dira eta jendeak bere oinarrizko beharrak asetzeko zailtasunak izan ditu, baita osasun-arreta jasotzeko zailtasunak ere, aberats eta behartsuen arteko aldea nabarmenduz. Honek guztiak jendearen ezinegona areagotu du.

 Amaituko ote dira inoiz hainbeste sufrimendu eragiten duten arazo ekonomikoak? Bai. Jainkoak gure arazoak nola konponduko dituen azaltzen du Bibliak.

Jainkoak konponduko dituen arazo ekonomikoak

 Arazoa: Gizakiak ez du guztion beharrak asetu ditzakeen sistema ekonomiko bat garatu.

 Konponbidea: Jainkoak bere gobernuarekin, hau da, Jainkoaren Erreinua deituriko gobernuarekin, ordezkatuko ditu giza gobernuak. Erreinu honek zerutik lur osoa aginduko du (Daniel 2:44; Mateo 6:10).

 Emaitza: Jainkoaren Erreinua mundu-mailako gobernua denez, gizakion beharrez erabat arduratuko da. Pobrezia eta kezka ekonomikoak betirako desagertuko dira (9. Salmoa 8-10, 19 [9:7-9, 18NWT]). Horren ordez, jendeak bere lanaren fruituaz gozatuko du eta familiarekin batera bizitza oparoaz disfrutatuko du. Bibliak honakoa promesten du: «Etxeak egin eta bertan biziko dira, mahastiak landatu eta fruitua jango; beraiek egindako etxeetan ez da besterik biziko, ezta beraiek landaturiko mahastien fruitua bestek jango ere» (Isaias 65:21, 22).

 Arazoa: Jendeak ezin du sufrimendua eta gabezia eragiten dituzten gertaerak saihestu.

 Konponbidea: Jainkoak bere Erreinuaren bidez beldurra eragiten duen guztia ezabatuko du.

 Emaitza: Jainkoaren zaintzapean, jendeak ez du berriro ere bizitzeko behar dituen gauzak galduko. Gerrak, janari falta eta pandemiak betirako desagertuko dira (46. Salmoa 10 [46:9, NWT]; 72. Salmoa 16; Isaias 33:24). Jainkoak honakoa dio: «Nire herriak bakea, konfiantza eta lasaitasuna izango ditu egoitza eta bizileku» (Isaias 32:18).

 Arazoa: Askotan jendeak berekoikeriaz eta gutiziaz, edo kodiziaz, jokatzen dutenengandik tratu txarrak jasaten ditu.

 Konponbidea: Jainkoaren Erreinupean biziko direnek besteei benetako maitasuna erakusten ikasiko dute. Maitasun honek besteen beharrak euren beharren aurretik jartzera bultzatuko die (Mateo 22:37-39).

 Emaitza: Jainkoaren Erreinuaren agindupean, guztiek berekoia ez den Jainkoaren maitasuna imitatuko dute (1 Korintoarrei 13:4, 5). Bibliak honela dio: «Nire mendi santu osoan ez du inork kalterik, ez hondamendirik egingo, Jaunaren [“Jehobaren” aNWT] ezagupenak beteko baitu lurralde osoa, urak itsasoa bezala» (Isaias 11:9).

 Bibliak sistema gaizto honen amaieran bizi garela eta laster Jainkoak arazo ekonomikoak ezabatuko dituen promesa beteko duela azaltzen du b (12. Salmoa 6 [12:5, NWT]). Bitartean, Bibliako printzipioek gaur egun ditugun arazo ekonomikoei aurre egiten lagundu gaitzakete. Adibidez, irakurri Cómo vivir con menos (Comment vivre avec moins) eta Una opinión realista del dinero (L’argent et vous) artikuluak.

a Bibliaren arabera, Jehoba da Jainkoaren izena. Informazio gehiagorako, ikusi Gozatu bizitzaz betirako! liburuaren 4. ikasgaia: Nor da Jainkoa?

b Biblian konfiantza zergatik izan dezakegun jakiteko, irakurri La biblia tiene la verdad edo La Bible: une source de vérités fiable artikulua.