Saltatu edukira

Nolakoa izango ote da gure etorkizuna?

Nolakoa izango ote da gure etorkizuna?

Nora doa gure mundua?

  • Txarrera

  • Onera

  • Berdin jarraituko du

HARA BIBLIAK ZER ESATEN DUEN

«Jainkoak [. . .] haien begietako malkoak xukatuko ditu, eta ez da gehiago heriotzarik izango, ez dolurik, ez negarrik, ez nekerik» (Apokalipsia 21:3, 4, Elizen Arteko Biblia).

ZER ERAGIN IZAN DEZAKE HONEK ZURE BIZIAN?

Gogobeteko zaituen lana izan dezakezu (Isaias 65:21-23).

Ez du inork ez gaixotasun ezta inolako sufrimendurik ere izango (Isaias 25:8; 35:5, 6).

Familia eta lagunekin amaierarik ez duen bizitza zoriontsuaz gozatzea lor dezakezu (37. Salmoa 11, 29).

SINETS AL DEZAKEGU BENETAN BIBLIAK ESATEN DUENA?

Bai, badaude behintzat bi arrazoi:

  • Jainkoak hitz emandakoa betetzeko ahalmena du. Biblian Jehobari bakarrik deitzen zaio «Jainko ahalguztiduna», bere boterea mugagabea baita (Apokalipsia 15:3). Beraz, promestu duena zeharo betetzeko gai da. Eta noski, mundua aldatu eta hobera eramango du, Bibliak dioen bezala, «Jainkoak dena dezake» eta (Mateo 19:26).

  • Jainkoak hitz emandakoa betetzeko desira du. Bibliaren arabera, Jehoba hildakoak berpizteko «irrika» bizian dago (Job 14:14, 15).

    Jainkoaren semeak, Jesusek, gaixoak sendatu zituela ere adierazten du Bibliak. Ba al dakizu zergatik egin zuen hau? Laguntzeko irrikan zegoelako (Markos 1:40, 41). Jesusek ezin hobeto isladatu zuen bere Aitaren izaera, premian zeudenei laguntzeko desira azalduz (Joan 14:9).

    Ziur egon bai Jesusek eta bai Jehobak guk etorkizun zoragarria izatea nahi dutela! (72. Salmoa 12-14; 145:16; 2 Pedro 3:9).

PENTSA EZAZU HONETAN

Zer egingo du Jainkoak mundua hobetzeko?

Bibliako hurrengo pasarteek galdera honi erantzuten diote: MATEO 6:9, 10 eta DANIEL 2:44.