Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

15. IKASGAIA

Nola laguntzen diote arduradunek kongregazioari?

Nola laguntzen diote arduradunek kongregazioari?

Finlandia

Irakasten

Sendotze-bisitan

Predikatzen

Gure erakundean ez dugu soldata jasotzen duen elizgizonik. Horren ordez, kristauen kongregazioa sortu zenean egin zen moduan, beharrezko gaitasunak dituzten arduradunak izendatzen dira Jainkoaren kongregazioa zaindu dezaten (Eginak 20:28). Gizon hauek Jehobarekin harreman estua dute. Arduradunek kongregazioan aurrea hartzen dute, hau zainduz, «ez gogoz kontra, gogo onez baizik, Jainkoak nahi bezala; ez irabazi zikinari begira, bihotz-zabaltasunez baizik» (1 Pedro 5:1-3). Zer lan egiten dute gure alde?

Zaindu eta babestu egiten gaituzte. Arduradunek Biblian oinarritutako gida ematen dute eta kongregazioari Jehobarengandik gertu izaten laguntzen diote. Jainkoak bere herriaren zaintza utzi dietela jakinda, arduradunak ez dira kongregazioaren nagusi egiten, baizik eta bere ongizate eta zoriontasunerako lan egiten dute (2 Korintoarrei 1:24). Artzain batek bere artaldeko ardi bakoitza buru-belarri zaintzen duen bezalaxe, arduradunak kongregazioko kideetariko bakoitza ezagutzen saiatzen dira (Esaera Zaharrak 27:23).

Jainkoaren nahia betetzen irakasten digute. Arduradunek, astero, kongregazioko bileretan aurrea eramaten dute gure fedea indartzeko (Eginak 15:32). Gizon leial hauek berri onak zabaltzen ere aurrea hartzen dute, predikatze-laneko alderdi desberdinetan gu prestatuz eta gurekin batera predikatuz.

Kongregazioko kide bakoitzari adorea ematen digute. Jehobarekin bakoitzak dugun harremana estutzen laguntzeko, gure kongregazioko arduradunek bilera-aretoan gurekin bildu edota gure etxean bisitatzen gaituzte. Era honetara, adorea eta laguntza ematen digute Biblian oinarrituz (Santiago 5:14, 15).

Kongregazioko lanez gain, arduradunen gehiengoek denbora eta arreta eskatzen duten lanpostua eta familia-ardurak dituzte. Hortaz, gizon langile hauek gure errespetua merezi dute (1 Tesalonikarrei 5:12, 13).

  • Zein da kongregazioko arduradunen eginkizuna?

  • Nola zaintzen dute arduradunek kongregazioko kide bakoitza?