Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

03 IKASGAIA

Izan al dezakegu konfiantza Biblian?

Izan al dezakegu konfiantza Biblian?

Biblian aholku eta promesa ugari aurkitu ditzakegu. Ziurrenik irakasten duena ezagutzeko gogoa duzu, baina baita zalantzak ere. Konfiantza izan al dezakegu horrelako liburu zahar baten promesetan eta aholkuetan? Erabilgarria al da Biblia gaur egun? Sinetsi al dezakegu etorkizunari buruz esaten duena? Milioika pertsonek baietz diote. Aztertu itzazu erantzunak zure kabuz.

1. Egiazkoak al dira Bibliako gertaerak?

Bibliaren arabera, bertan idatzia dagoen guztia «egiaz betea» dago (Kohelet 12:10). Benetako pertsona eta ekintzei buruz hitz egiten du (Irakurri Lukas 1:3; 3:1, 2). Historialari eta arkeologo askok Bibliako informazioa zehatza dela esan dute. Esaterako, datak, pertsonak, lekuak eta gertaerak.

2. Zergatik esan dezakegu Biblia ez dagoela zaharkituta?

Askotan, Bibliak bere garairako aurreratuta zegoela frogatu du. Adibidez, gai zientifikoei buruz hitz egiten du. Esaten dituen gauza asko ez ziren sinesten idatzi zirenean. Hala ere, zientziak Bibliak dioena zehatza dela baieztatu du. Beraz, Biblian konfiatu dezakegu, orain eta betirako (111. Salmoa 8).

3. Zergatik egon gaitezke ziur Bibliak etorkizunari buruz dioena egia dela?

Bibliako profeziek a «oraindik gertatzekoa dena» aurretik esaten dute (Isaias 46:10). Gauza asko gertatu baino askoz lehenago zehaztasunez azaldu zituen. Gaur egungo egoera ere zehatz-mehatz deskribatzen du. Ikasgai honetan, Bibliako profezia batzuk aztertuko ditugu. Hauek duten zehaztasuna izugarria da.

SAKONDUZ

Ikusi Bibliak eta zientziak bat egiten dutela eta aztertu Bibliako profezia harrigarri batzuk.

4. Zientziak bat egiten du Bibliarekin

Antzina, gehienek, lurra zerbaiten gainean zegoela pentsatzen zuten. Ikusi BIDEOA.

Ikusi zer idatzi zen duela 3.500 urte inguru Joben liburuan. Irakurri Job 26:7 eta aztertu elkarrekin:

  • Zergatik da harrigarria Joben liburuak lurra ezerezaren gainean zintzilik zegoela esatea?

Duela gutxi gorabehera 200 urte arte ez zuten uraren zikloa ondo ulertzen. Baina begira zer esan zuen Bibliak orain dela 3.500 urte inguru. Irakurri Job 36:27, 28 eta aztertu elkarrekin:

  • Zerk harritzen zaitu gehien deskribapen erraz honetatik?

  • Irakurri ditugun aipuek, sendotzen al dute Biblian duzun konfiantza?

5. Bibliak gertaera garrantzitsuak aurretik adierazi zituen

Irakurri Isaias 44:27-45:2 eta aztertu elkarrekin:

  • Zer detaile profetizatu zituen Bibliak Babiloniaren konkista baino 200 urte lehenago?

Historiak honako hau baieztatzen du: K.a. 539. urtean Persiako Ziro erregeak eta bere gudarosteak Babilonia hiria konkistatu zutela. b Hiria babesten zuen ibaia desbideratu zuten. Irekita utzita zeuden ateetatik sartu eta hiria konkistatu zuten borrokarik egin gabe. Gaur egun, 2.500 urte baino gehiago pasa dira eta Babiloniak suntsituta jarraitzen du. Aztertu dezagun Bibliak aurresan zuena.

Irakurri Isaias 13:19, 20 eta aztertu elkarrekin:

  • Nola bete zen profezia hau?

Babiloniako hondakinak gaur egun Irak-en

6. Bibliak gaur ikusten ditugun gauzak aurresan zituen

Bibliak «azken egunetan» bizi garela esaten du (2 Timoteori 3:1). Begira garai honi buruz esan zuena.

Irakurri Mateo 24:6, 7 eta aztertu elkarrekin:

  • Nola deskribatzen ditu Bibliak azken egunak?

Irakurri 2 Timoteori 3:1-5 eta aztertu elkarrekin:

  • Bibliaren arabera, nolakoak izango ziren jendearen ezaugarriak?

  • Hauetatik zeintzuk ikusten dituzu?

ZER DIO JENDEAK? «Biblia mitoz eta ipuinez beteta dago».

  • Zerk konbentzitzen dizu Biblian konfiantza izan dezakezula?

LABURPENA

Historiak, zientziak eta profeziek Biblian konfiantza izan dezakegula adierazten dute.

Berrikuspena

  • Egiazkoak al dira Bibliako gertaerak?

  • Zein gaietan egiten du zientziak bat Bibliarekin?

  • Zure ustez, Bibliak etorkizuna aurresaten al du? Zergatik pentsatzen duzu horrela?

Helburuak

GEHIAGO IKASTEKO

Zehatza al da Biblia zientziaren ikuspuntutik?

«Bat al dator Biblia zientziarekin?» (Web artikulua)

Ikusi nola bete ziren Greziar inperioari buruzko Bibliako profeziak.

Profeten hitzen bidez indartuak (5:22)

Ikusi nola aldatu zen gizon batek Bibliari buruz zuen iritzia, bere profeziak aztertu ondoren.

«Niretzat, Jainkoa ez zen existitzen» (La Atalaya edo La Tour de Garde, 2017 5. zb.)

a Profeziak Jainkoaren mezuak dira eta etorkizuneko gertakariak adierazten dituzte.

b K.a. siglak, Jesu Kristo jaio zen aurreko urteei buruz hitz egiten dugula adierazteko erabiltzen dira.