Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

5. IKASGAIA

Zein da Jainkoaren helburua lurrarentzat?

Zein da Jainkoaren helburua lurrarentzat?

1. Zergatik sortu zuen Jainkoak lurra?

Jehobak lurra gizon-emakumeei eman zien. Gure etxea da. Beraz, Jainkoak ez zituen Adam eta Eba, lehen giza bikotea, zeruan bizitzeko sortu; lehenik sortuak zituen aingeruak zeruan bizitzeko (Job 38:4, 7). Jainkoak lehen gizona Eden izeneko paradisu zoragarrian ipini zuen (Hasiera 2:15-17). Jehobak Adami eta bere ondorengoei lurrean amaigabeko biziaz gozatzeko aukera eman zien.​—Irakurri 37. Salmoa 29; 115. Salmoa 16.

Hasieran Edengo baratzea zen soilik paradisu. Lehenengo giza bikoteak lurra beteko zuen bere seme-alabekin. Denborarekin lur zabala menpean hartu eta paradisu bilakatuko zuten (Hasiera 1:28). Lurra ez da inoiz suntsitua izango. Beti izango da gizakion etxea.​—Irakurri 104. Salmoa 5.

Ikusi Zergatik sortu zuen Jainkoak lurra? bideoa

2. Zergatik ez da lurra orain paradisu?

Adam eta Ebak ez zuten Jehoba obeditu, beraz, baratzetik kanporatu zituen. Paradisua galdu egin zen eta gizaki bakar batek ezin izan du berreskuratu. Lurraz Bibliak zera dio: «Gobernari gaiztoen esku dago» (Job 9:24).​—Irakurri Hasiera 3:23, 24.

Bertan behera utzi ote du Jehobak gizadiarentzat zuen hasierako helburua? Noski ezetz! Jainkoa ahalguztiduna da eta ezin du hutsik egin (Isaias 45:18). Gizakiontzat zuen jatorrizko asmoa burutuko du.​—Irakurri 37. Salmoa 11, 34.

3. Nola berreskuratuko da paradisua?

Paradisua lurrean berreskuratuko da Jainkoaren Errege moduan Jesusek gobernatzen duenean. Harmagedon deritzon guduan Jesusek Jainkoaren aingeruak zuzendu eta Jehobaren etsai guztiak suntsituko ditu. Orduan, mila urtez espetxeratuko du Satanas. Jesusek Jainkoaren zerbitzariei gida eta babesa emango dienez, hondamen horretatik libratuko ditu. Ondorioz, betirako bizitzaz gozatuko dira lurrean, paradisu batean.​—Irakurri Apokalipsia 20:1-3; 21:3, 4.

4. Noiz amaituko da sufrimendua?

Noiz kenduko du Jainkoak lurretik gaiztakeria? Jesusek amaiera noiz gerturatuko zen jakiteko seinale bat eman zuen. Gaur egungo munduaren egoerak gizakion biziraupena mehatxatu du eta sistema honen amaieran bizi garela adierazten digu.​—Irakurri Mateo 24:3, 7-14, 21, 22.

Jesusek sufrimendua kenduko du lurra mila urtez zerutik gobernatzen duenean (Isaias 9:5, 6 [9:6, 7, NW]; 11:9). Erregea izateaz gain, Apaiz Nagusi izango da eta Jainkoa maite dutenen bekatuak ezeztatuko ditu. Horrela, Jainkoak, Jesusen bidez, gaixotasunak, zahartzea eta heriotza kenduko ditu.​—Irakurri Isaias 25:8; 33:24.

5. Nor biziko da etorkizuneko paradisuan?

Bilera-aretoan, Jainkoa maite eta bere nahia nola egin ikasi nahi duen jendea ezagutuko duzu

Jainkoaren nahia betetzen dutenak biziko dira paradisuan (1 Joan 2:17). Jesusek bere jarraitzaileak bidali zituen pertsona apalen bila, Jainkoaren onespena nola lor zezaketen irakastera. Gaur egun, Jehoba milioika lagun ari da prestatzen lurrean izango den paradisuan bizitzeko (Sofonias 2:3). Jehobaren lekukoen bilera-aretoetan senar-emazte eta guraso hobeak izaten ikasten du jendeak. Guraso eta haurrek elkarrekin adoratzen dute Jainkoa eta berri onei probetxua nola atera ikasten dute.​—Irakurri Mikeas 4:1-4.