Saltatu edukira

Kristauon zerbitzu eta bizimodua bilerarako jarraibideak

Kristauon zerbitzu eta bizimodua bilerarako jarraibideak

Aurkibidea

1. Dokumentu honek Kristauon zerbitzu eta bizimodua bileran parte hartzen duten guztientzako jarraibideak jasotzen ditu. Jarraibide hauetaz gain, beraien aurkezpena prestatu aurretik, parte hartzaileek Kristauon zerbitzu eta bizimodua. Lan koadernoan aurkituko dituzten jarraibideak errepasatu behar dituzte. Berriemaile guztiei gonbidatu behar zaie ikasleen aurkezpenak egitera. Kongregazioarekin harreman aktiboa duten pertsonek ere parte hartu dezakete, Bibliako irakaspenak onartzen badituzte eta printzipio kristauen arabera bizi badira. Norbaitek berriemaile izan aurretik matrikulatu nahi badu, Zerbitzu eta Bizimodua bilerako arduradunak berarekin aztertuko ditu baldintzak, eta gero jakinaraziko dio ea hauek betetzen dituen edo ez. Elkarrizketa hauetan Biblia ikastaroa zuzentzen diona ere egon behar da (edo fededuna den bere gurasoetako bat). Baldintzak bataiatu gabeko berriemaile izateko berberak dira (od-S kap. 8 ¶8).

 HASIERAKO ADIERAZPENAK

2. Minutu bat. Astero, kanta eta otoitz batekin hasi ondoren, Kristauon zerbitzu eta bizimoduaren bileraburuak bileran aztertuko den informazioari buruzko jakinmina piztuko du. Bileraburuak kongregazioari laguntzarik handiena emango dion ideietan jarri behar du arreta.

  ALTXORRAK JAINKOAREN HITZEAN

 3Hitzaldia: Hamar minutu. Izenburua eta bi edo hiru ideia nagusi Kristauon zerbitzu eta bizi modua. Lan koadernoan zehazten dira. Hitzaldi hau adindun edo gaitua den kongregazioko laguntzaile bati egokituko zaio. Asteko Biblia irakurketan Biblia liburu berri bati hasiera ematen zaionean, bideo bat jarriko da liburua aurkezteko. Hizlariak bideoa eta gaiaren arteko lotura adierazi dezake. Hala ere, ziurtatu behar du, Lan koadernoan zehaztutako ideiak aztertzen dituela. Irudiak informazioa osatzeko diseinatuta daude, eta ondo aprobetxatu behar dira denborak uzten duen neurrian. Informazio gehigarria erabil daiteke, betiere atal honetarako adierazitako ideiak azaltzen laguntzen badu.

 4Irakaspen preziatuak: Hamar minutu. Galdera eta erantzunen bidez egingo den atal honek ez du ez hasierako ez amaierako adierazpenik izango. Atal hau adindun edo gaitua den kongregazioko laguntzaileren bati egokituko zaio. Anaiak bi galderak egingo ditu. Bertan aipatzen diren bertsetak irakurri ala ez erabakiko du. Entzuleen iruzkinek 30 segundo iraun behar dute gehienez.

 5Biblia irakurketa: Lau minutu. Ikasleen aurkezpen hau gizonezko batek egingo du. Ikasleak irakurketa soilik egingo du, sarrera eta amaierako hitzik gabe. Bileraburuak ikasleei alderdi hauek lantzen lagunduko die beraien irakurketan: zehaztasuna, ulermena, erraztasuna, azentuazio zuzena, modulazioa, etenaldi egokiak eta hizkera naturala. Biblia irakurketa batzuk luzeagoak eta beste batzuk motzagoak direnez, Kristauon zerbitzu eta bizimodua bileraren arduradunak ikasleen gaitasunak kontuan izango ditu irakurleak aukeratzean.

 HOBETU PREDIKAZIOAN

6. 15 minutu. Atal honen helburua da denei aukera ematea predikatze lanean praktikatzeko eta elkarrizketak izateko, testigantza emateko eta irakasteko trebetasunak hobetzeko. Beharrezkoa bada, adindunek ikasleen aurkezpenak jaso ditzakete. Ikasleek kontuan izango dute Irakaskuntza liburuxkako ikasgaia edo Maitatu jendea liburuxkakoa, beraien aurkezpenerako Lan koadernoan parentesi artean adierazten dena. Aste batzuetan, hitzaldia parte hartzearekin programatzen da, eta adindun edo gaitua den kongregazioko laguntzaile batek aurkeztu behar du (ikusi   15. paragrafoa, hitzaldia parte hartzearekin aurkezteko modua jakiteko).

 7Elkarrizketa hasi: Ikasleen aurkezpen hau ikasle batek egingo du, gizonezkoa edo emakumezkoa. Laguntzailea sexu berekoa edo familia kidea izan behar da. Ikaslea eta bere laguntzailea zutik edo eserita egon daitezke. (Elkarrizketaren edukiari eta egoerei buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, ikusi   12. eta  13. paragrafoak).

 8Jarraipena egin: Ikasleen aurkezpen hau ikasle batek egingo du, gizonezkoa edo emakumezkoa. Bere laguntzailea sexu berekoa izango da (km-S 97/5 2. orr.). Ikaslea eta laguntzailea eserita edo zutik egon daitezke. Ikasleak zer esan erakutsi behar du lehenago berarekin elkarrizketa bat izan duen pertsona bat berriz bisitatzean. (Elkarrizketaren edukiari eta egoerei buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, ikusi   12. eta  13. paragrafoak).

 9Dizipuluak egin: Ikasleen aurkezpen hau ikasle batek egingo du, gizonezkoa edo emakumezkoa. Bere laguntzailea sexu berekoa izango da (km-S 97/5 2. orr.). Ikaslea eta laguntzailea eserita edo zutik egon daitezke. Aurkezpen honek dagoeneko hasita dagoen Biblia ikastaro baten zati bat aurkeztuko du. Ez da sarrera edo amaierarik egon behar, ikaslea ikasgai horiek lantzen ari ez bada behintzat. Ez dago informazio guztia irakurtzeko beharrik, nahiz eta egin daitekeen.

 10Zure sinesmenak azaldu: Hitzaldi bat bada, ikasleen aurkezpen hau gizonezko batek egingo du. Antzezpen bat bada, ikaslea gizonezkoa edo emakumezkoa izan daiteke. Bere laguntzailea sexu berekoa edo familia kidea izan behar da. Ikasleak tentu handiz eta argi erantzun behar dio izenburuak planteatzen duen galderari, emandako erreferentzian oinarrituta. Ikasleak erreferentziaren argitalpena aipatu dezake edo ez.

 11Hitzaldia: Ikasleen aurkezpen hau gizonezko batek egingo du hitzaldi gisa. Maitatu jendea liburuxkaren A eranskinean oinarritzen denean, ikasleak predikazioan bertsetak nola erabil daitezkeen nabarmendu behar du. Adibidez, azaldu dezake bertset batek zer esan nahi duen, noiz erabili edo nola erabili daitekeen norbaitekin arrazoitzeko. Liburuxkako ikasgairen batean oinarritzen denean, ikasleak predikazioan aplikatzeko moduan jarri behar du arreta. Praktikoa dela ikusten badu, ikasgaiaren 1. ideian agertzen den adibidea edo bertan agertzen diren bertseta gehigarrietako bat nabarmendu dezake.

   12Edukia: Paragrafo honetako eta hurrengo paragrafoko jarraibideak «Elkarrizketa hasi» eta «Jarraipena egin» aurkezpenei buruzkoak dira. Kontrakorik adierazten ez bada, ikaslearen helburua izango da hitz egiten den pertsonarentzat egokia den Bibliako egia sinple bat konpartitzea eta ondoren hitz egiten jarraitzeko oinarriak ezartzea. Ikasleak eremurako egokia eta praktikoa den gai bat aukeratu behar du. Aukerakoa da Irakasteko kitaren argitalpen edo bideo bat aurkeztea. Buruz ikasitako aurkezpen bat antzeztu beharrean, elkarrizketa bat izateko beharrezkoak diren trebetasunak praktikatu behar dira, hala nola naturaltasuna eta interes zintzoa.

   13Elkarrizketaren egoera: Ikasleak bertako egoerara aplikatu behar ditu adierazten diren egoera orokorrak. Adibidez:

  1.  (1) Etxez-etxe: Predikazioa etxeetan (bai aurrez aurre, telefonoz edo gutunez) eta predikatzeko modu horretan harremanetan jarri zirenekin izandako hurrengo elkarrizketak barne hartzen ditu.

  2.  (2) Predikazio informala: Eguneroko zereginetan jarduten den bitartean sortzen diren elkarrizketetan testigantza emateko aukerak aprobetxatzen diren egoera guztiak hartzen ditu barnean; adibidez, lanean, eskolan, auzoan, garraio publikoan eta abarretan ari bitartean Biblia aipu bat norbaitekin partekatzea.

  3.  (3) Predikazio publikoa: Egoera horretan, gurditxoekin predikatzea eta negozioetan, kaleetan, parkeetan, aparkalekuetan edo pertsonak dauden bestelako lekuetan predikatzea sartuko litzateke.

 14Bideoen eta argitalpenen erabilera: Egoeraren arabera, ikasleak bideo edo argitalpen bat aurkeztea erabaki dezake. Aurkezpenak bideo bat barne hartzen badu, edo ikasleak erabiltzea erabakitzen badu, ez da jarri behar, baina aurkeztu eta aztertu egin behar da.

  KRISTAUON BIZIMODUA

15. Atal honek kanta batekin hasten da. Aurreko 15 minututan parte hartze bat edo bi izango ditu entzulegoari Jainkoaren Hitza praktikan jartzen laguntzeko. Ez bada besterik zehazten, aurkezpen hauek adindunek edo kongregazioko laguntzaile gaituek egingo dituzte. Salbuespena kongregazioaren beharrak atala izango da, hau beti adindun batek egingo baitu. Hitzaldia parte hartzearekin egin behar denean, aurkezten duen anaiak galderak egin ahal izango ditu bere aurkezpen guztian zehar, eta ez aipatzen direnak bakarrik. Sarrera labur bat egin behar du, horrela nahikoa denbora egongo da ideia nagusiak azaltzeko eta entzuleek parte hartzeko. Elkarrizketa barne hartzen badu, hobe da elkarrizketatuak mintzalekutik hitz egitea eta ez bere eserlekutik, hau posible bada.

  16Kongregazioko Biblia ikasketa: 30 minutu. Adindun gaitu bati egokituko zaio (adindun kopurua mugatua bada, gaituak diren kongregazioko laguntzaileak erabili ditzakete beharraren arabera). Adindun taldeak erabakiko du Kongregazioko Biblia ikasketa zuzentzeko zeintzuk dauden gaituak. Anaiak gai izan behar dira ikasketa denbora barruan aztertzeko, oinarrizko Biblia aipuak azpimarratzeko eta aztertutako ideien balio praktikoa estimatzen laguntzeko. Hori lortzeko, oso lagungarria izango zaie galdera eta erantzunen bidez zuzentzen diren atalei buruzko informazioa errepasatzea (w23.04  24. orr., taula). Dagokion asterako informazioa ondo aztertu ondoren, ez dago ikasketa luzatu beharrik. Ahal bada, astero zuzendari eta irakurle desberdinak erabiliko dira. Zerbitzu eta bizimoduaren bileraburuak ikasketarako denbora murriztu behar dela badio, zuzendariak murrizketa hori nola egingo den erabakiko du. Paragrafo batzuen irakurketa ez egitea erabaki dezake.

  AMAIERAKO ADIERAZPENAK

17. Hiru minutu. Bileraburuak bileran aztertu diren ideia bereziki baliagarri batzuk errepasatuko ditu. Hurrengo asteko programarekiko interesa ere piztuko du. Astia izanez gero, hurrengo astean aurkezpenak izango dituzten ikasleen izenak gogoraraz ditzake. Besterik esan ezean, eman beharreko iragarkiak edo irakurri beharreko gutunak amaierako adierazpenetan azalduko ditu bileraburuak. Ohiko informazioa, predikatzeko bileren antolakuntza normala edo garbiketa programa adibidez, ez da mintzalekutik esango, informazio taulan zintzilikatuko da. Amaierako adierazpenentzako egokituta dagoen denboran iragarkiak edo gutunak azaltzeko nahiko denborarik ez badago, bileraburuak Kristauon bizimodua atalean parte hartuko duten anaiei beraien parte hartzeak laburtzeko eska diezaieke (ikusi   16. eta  19. paragrafoak). Bilera kanta eta otoitzarekin amaituko da.

  ZORIONDU ETA AHOLKATU

18. Ikasleen aurkezpen bakoitzaren ondoren, Kristauon zerbitzu eta bizimodua bileraren bileraburuak minutu bat inguru izango du ikaslea zoriontzeko eta honi aholkuak esateko emandako ikasgaian oinarrituz. Aurkezpenari sarrera ematean, bileraburuak ez du aipatuko ikasleak lantzeko duen ikasgaia. Ikasleak aurkezpena bukatzean, zoriontzeko hitz egokiak esango dizkio. Ondoren, ikasleak landu duen ikasgaia aipatu dezake, ondo zergatik landu duen esanez edota maitasunez azalduz ikasgai hori lantzen zergatik jarraitu beharko lukeen eta nola egin dezakeen. Bileraburuak antzezpeneko beste xehetasun batzuk ere aipatu ditzake ikaslearentzat eta kongregazioarentzat lagungarria izan daitezkeela ikusten badu. Bilera amaitzean edo beste uneren batean, ikasleari aholku lagungarriak bakarka emateko aukera du. Hauek Maitatu jendea liburuxkan, Irakaskuntza liburuxkan nahiz Benefıciese edo Ecole du ministere liburuan oinarritutako aholku lagungarriak izango dira, lantzeko zuen ikasgaiari edo beste ikasgai bati buruzkoak. (Ikusi   19.,  24., eta  25. paragrafoak Kristauon zerbitzu eta bizimodua bileraren bileraburuaren eta aholkulari laguntzailearen eginkizunei buruzko informazio gehiago izateko).

     DENBORA

19Atal guztiak egokitutako denboran egin behar dira, Kristauon zerbitzu eta bizimodua bileraburuaren adierazpenak barne. Lan koadernoan aurkezpen bakoitzerako denbora adierazten duen arren, informazioa behar bezala azaldu bada, ez da beharrezkoa luzatzea denbora betetzeko bakarrik. Aurkezpenak denboraz pasaz gero, bileraburuak edo aholkulari laguntzaileak zuzendu duenari aholkua bakarka emango dio (ikusi   24. eta  25. paragrafoak). Bilera osoak, kanta eta otoitzak barne, ordu bat eta 45 minutu iraun behar du.

 ESKUALDE ARDURADUNAREN BISITA

20. Kongregazioak eskualde arduradunaren bisitaldian Kristauon zerbitzu eta bizimodua. Lan koadernoan azaltzen den egitaraua jarraituko du ondorengo salbuespenekin: Kristauon bizimodua ataleko Kongregazioko Biblia ikasketa eskualde arduradunaren 30 minutuko zerbitzu hitzaldiarekin ordezkatuko da. Hitzaldi honen aurretik, bileran aztertutako informazioa berrikusi, hurrengo asteko programagatik interesa piztuko du, iragarkiak eman, beharrezko gutunak irakurri eta, ondoren, eskualde arduradunari sarrera emango dio bileraburuak. Hitzaldia amaitu eta gero, eskualde arduradunak berak hautatutako kantarekin amaituko du bilera. Anaia bat gonbidatu dezake azken otoitza egitera. Eskualde arduradunaren bisitan ez dira kongregazioaren hizkuntzan klase osagarriak izango. Beste hizkuntzatako taldeek bere bilerak eduki ditzakete, baina taldeak eskualde arduradunaren zerbitzu hitzaldia entzuteko kongregazioarekin bat egingo du.

 BILTZARREN ASTEA

21. Biltzar bat dagoen astean ez da bilerarik izango. Kongregazioari gogoratuko zaio aste horretako bileretako informazioa bakarka edo familian aztertu behar dela.

 OROITZAPENAREN ASTEA

22. Oroitzapena aste barruan bada, ez da Kristauon zerbitzu eta bizimodua bilera egingo.

 ZERBITZU ETA BIZIMODUA BILERAREN ARDURADUNA

23. Adindun taldeak aukeratutako adindun bat izango da Zerbitzu eta bizimodua bileraren arduraduna. Bere ardura da bilera ondo antolatuta dagoela eta jarraibideak jarraitzen direla ziurtatzea. Bileren aholkulari laguntzailearekin duen komunikazioa ona izan behar da. Kristauon zerbitzu eta bizimodua. Lan koadernoa berri bat eskuragarri egon bezain pronto, Zerbitzu eta bizimodua bileraren arduradunak bi hilabete horietako aste barruko bileraren parte hartze guztiak egokituko ditu. Honek barne hartzen du ikasleen aurkezpenak, ikasleen aurkezpenak ez direnak eta aste barruko bileraren bileraburuarenak. Azken bietarako, adindun taldeak onartutako anaien artean aukeratu behar dira (ikusi   3-16 eta  24.paragrafoak). Aurkezpenak banatzerakoan (nahiz eta ikasleenak izan ala ez), kontuan hartu behar ditu anai-arreben adina, esperientzia eta gaiari buruz hitz egiteko askatasuna. Parte hartze guztiak aurkezpena izan baino hiru aste lehenago banatuko dira gutxienez. Ikasleen aurkezpenetarako Asignacion para la reunion Vida y Ministerio Cristianos (S-89-S) orria erabiliko da. Baita ere, bileraren programa osoa informazio taulan jartzen dela ziurtatu behar du. Adindun taldeak beste adindun edo kongregazioko laguntzaile bat izenda dezake, lagun diezaion. Baina, adindunek bakarrik egokitu ditzakete ikasleentzako ez diren parte hartzeak.

    ZERBITZU ETA BIZIMODUA BILERAREN BILERABURUA

24. Astero adindun bat izango da Kristauon zerbitzu eta bizimodu bileraren bileraburua (adindun kopuru mugatua duten kongregazioek gaituak diren kongregazioko laguntzaileak erabili ditzakete, beharraren arabera). Hasierako eta amaierako adierazpenak prestatzeaz arduratuko da. Gainera, atal guztien sarrera egingo du eta, adindun taldearen kopuruaren arabera, bilerako beste atal batzuk ere egin ditzake, batez ere, bideo bat erakustea baino ez direnak. Atal desberdinen arteko iruzkinak oso laburrak izango dira. Adindun taldeak erabakiko du eginkizun hau betetzeko zeintzuk dauden gaituak. Gaituak diren adindunei bileraburu izatea egokituko zaie aldizka. Kongregazioko egoeraren arabera, Zerbitzu eta bizimodua bileraren arduraduna gaituak diren beste adindunak baino gehiagotan izan daiteke bileraburu. Adindun bat Kongregazioko Biblia ikasketa zuzentzeko gaitua badago, segur aski bileraburua izateko ere gaitua izango da. Gogoratu bileraburuak ikasleei zoriontzen eta, behar denean, aholku praktikoak maitasunez ematen jakin behar duela. Gainera, bilera garaiz amaitu dadin ziurtatu behar du (ikusi   17. eta  19. paragrafoak). Denbora aurreztearren, bileraburuak nahi badu eta mintzalekuan lekua badago, oina duen mikrofono bat jar daiteke. Era horretara, hurrengo parte hartzea aurkezten duen bitartean, aurkezpena egin behar duen anaia hizlariaren lekuan kokatu daiteke. Era berean, bileraburua mintzalekuan dagoen mahai batean eseri daiteke Biblia irakurketa eta Hobetu predikatze lanean atalek iraun bitartean.

   AHOLKULARI LAGUNTZAILEA

25. Posible bada, eginkizun hau betetzeko esperientziadun hizlaria den adinduna erabili behar da. Behar denean adindun eta kongregazioko laguntzaileei bakarkako aholkua ematea da aholkulari laguntzailearen ardura. Egin dituzten aurkezpenei buruz emango dizkie aholkuak, esaterako, Zerbitzu eta bizimodua bileraren atalei eta hitzaldi publikoei buruz, baita Talaiaren ikasketa nahiz Kongregazioko Biblia ikasketa zuzentzeko eta irakurtzeko moduari buruz ere (ikusi  19. paragrafoa). Hizlari eta irakasle trebeak diren nahikoa adindun badago, urtero adindun desberdin batek beteko du aholkulari laguntzailearen eginkizuna. Ez da beharrezkoa aholkulari laguntzaileak aurkezpen bakoitzaren ondoren aholkuak ematea.

 KLASE OSAGARRIAK

26. Ikasle kopuruaren arabera, kongregazioak ikasleen aurkezpenentzako klase osagarriak egin ditzake. Klase osagarri bakoitzak, gaitua den aholkularia izan behar du, aukeran adinduna. Beharrezkoa denean, trebea den kongregazioko laguntzaile batek zuzendu dezake klase osagarria. Adindun taldeak erabaki behar du nork bete dezakeen eginkizun hau, baita txandakatu behar den ere. Aholkulariak   18. paragrafoan adierazten diren jarraibideak jarraitu behar ditu. Klase osagarria egiten bada, ikasleei beste gelara joateko eskatuko zaie Altxorrak Jainkoaren Hitzean ataleko Irakaspen preziatuak parte hartzearen ondoren. Bilerako ikasleen azken aurkezpena amaitzen denean elkartuko dira berriro kongregazioarekin.

 BIDEOAK

27. Aste barruko bileran zehar bideoak ikusiko dira, JW Library® aplikazioan egongo dira eskuragarri eta gailu desberdinetan ikusi ahal izango dira.

© 2023 Watch Tower Bible and Tract Society of Pennsylvania

S-38-BQ 11/23