Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

AZALEKO GAIA | GOZATU BIBLIA IRAKURTZEAZ

Zergatik irakurri behar dugu Biblia?

Zergatik irakurri behar dugu Biblia?

«Biblia ulertzeko oso zaila izango zela uste nuen» (Jovy).

«Liburu aspergarria zela pentsatzen nuen» (Queennie).

«Biblia zein liburu lodia den ikustean, irakurtzeko gogoa joan zitzaidan» (Ezekiel).

Berdin pentsatu al duzu noizbait? Askori Biblia irakurtzea gehiegizkoa dela iruditzen zaio. Baina, gauza bera pentsatuko al zenuke Bibliak zoriontsuago izaten eta biziari zentzua ematen lagunduko balizu? Eta, irakurketa interesgarriagoa lortzeko moduak daudela ikusiko bazenu? Prest egongo al zinateke Bibliak eskaintzen duenari begirada bat botatzeko?

Batzuek Biblia irakurtzen hasi eta zein lagungarria den aurkitu dute. Ikus ezazu hauek diotena.

Ezekiel, 20 urte inguruko gazteak dio: «Lehen, norabiderik gabe gidatzen duen norbait bezalakoa nintzen. Baina Biblia irakurtzeak bizian zentzua izaten lagundu dit. Izan ere, egunero erabili ditzakedan aholku praktikoak ditu».

20 bat urte dituen Friedak honakoa dio: «Erraz haserretzeko joera nuen. Baina, Bibliaren irakurketari esker, neure burua kontrolatzen ikasi nuen. Izaera hobea dut orain, baita lagun gehiago ere».

50 urte baino gehiago dituen Eunicek Bibliari buruz dio: «Pertsona hobea izaten laguntzeaz gain, hain onak ez diren ohiturak aldatzen ere lagundu dit».

Irakurle hauei eta milioika laguni gertatu zaien bezala, Biblia irakurtzeak bizitzaz gehiago gozatzen lagundu zaitzake (Isaias 48:17, 18). Besteak beste, erabaki onak hartzen, benetako lagunak egiten, estresari aurre egiten eta, garrantzitsuena, Jainkoari buruzko egia ikasten lagundu zaitzake. Bibliaren aholkuak Jainkoarengandik datoz. Beraz, jarraitzen badituzu ez duzu inoiz hutsik egingo. Jainkoak ez du sekula aholku txarrik ematen. Koxka, hastea da.

Zer aholku praktikok lagundu gaitzakete Biblia irakurtzen hasten eta irakurketaz gozatzen?