Saltatu edukira

BIBLIAK BIZITZAK ALDATZEN DITU

Nire bizitza gero eta okerrago zihoan

Nire bizitza gero eta okerrago zihoan
  • JAIOTZE-URTEA: 1952

  • JATORRIZKO HERRIALDEA: AMERIKETAKO ESTATU BATUAK

  • HISTORIA: IZAERA BIOLENTOA

NIRE IRAGANA:

Los Angelesen, Kalifornian (AEB), hazi nintzen gaizkile taldeengatik eta drogengatik ezagunak ziren auzo batzuetan. Sei anai-arrebetatik bigarrengoa naiz.

Nire amak eliza ebanjeliko batetako kide bezala hezi gintuen. Hala ere, adoleszente nintzenean, bizitza bikoitza eraman nuen. Igandetan elizako koruan abesten nuen, eta beste aste guztian zehar festaz festa ibiltzen nintzen, drogak hartzen nituen eta bizitza moralgabea eramaten nuen.

Oso azkar haserretzen nintzen eta izaera biolentoa nuen. Edozer gauza arma bezala erabili nezakeen borroka bat irabazteko. Elizan ikasten nuenak ez zidan batere laguntzen. Esaten nuen: «Mendekua Jaunarena da eta, ni, berak erabiltzen duen tresna». 1960⁠ko hamarkadan, institutuan nengoenean, Pantera Beltzak izeneko talde politikoaren eragina izan nuen. Talde hau eskubide zibilen alde borroka egiteagatik zen ezaguna. Antzeko ideiak zituen ikasleen talde bateko kide bihurtu nintzen. Askotan protestak antolatzen genituen eta, hauen ondorioz, eskola denbora batez itxi egin behar izaten zen.

Oso biolentoa nintzenez, protestak egitea ez zen nahikoa niretzat. Beraz, delituetan parte hartzen hasi nintzen. Adibidez, nire lagunak eta nik, noizbehinka, afrikar esklaboek Estatu Batuetan izan zituzten sufrimenduak azaltzen zituzten pelikulak ikusten genituen. Injustizia horiengatik erabat haserretuta, zineman bertan zeuden gazte zuriak erasotzen genituen. Gainera, zurien auzoetara joaten ginen pertsona gehiago jipoitzeko asmoz.

Adoleszentziaren bukaerarako, nire anaiak eta ni gaizkile biolentoak ginen eta poliziarekin arazoak genituen. Nire anaia gazteenetako bat gaizkile-talde ospetsu baten kidea zen eta ni beraiekin elkartzen nintzen. Nire bizitza gero eta okerrago zihoan.

BIBLIAK NIRE BIZIMODUA ALDATZEN LAGUNDU ZIDAN:

Nire lagun baten gurasoak Jehobaren lekukoak ziren. Beraien bileretara gonbidatu ninduten eta onartu egin nuen. Hasiera-hasieratik zein desberdinak ziren ikusi ahal izan nuen. Guztiek zuten Biblia bat eta bileretan erabiltzen zuten. Gazteek ere hitzaldiak ematen zituzten bileretan. Harrituta geratu nintzen Jainkoak izena duela jakitean, Jehoba, eta hau erabiltzen zutela entzutean (83. Salmoa 18NWT). Kongregazioa nazio desberdinetako jendez osatuta zegoen, baina garbi zegoen ez zutela bereizketarik egiten.

Hasiera batean ez nuen Lekukoekin Biblia aztertu nahi, baina beraien bileretara joatea gustatzen zitzaidan. Gau batean, Lekukoen bileran nengoen bitartean, nire lagun talde bat kontzertu batera joan zen. Bertan, gazte bat jo zuten heriotzaraino bere larruzko txamarra ez emateagatik. Hurrengo egunean, harrokeriaz hitz egin zuten hilketaz. Epaituak izaten ari zirenean ere, barre egiten zuten egin zuten krimenaz. Beraietako askok bizitza osorako kartzela zigorra jaso zuten. Ez dago esan beharrik ere oso pozik nengoela gau hartan beraiekin ez egon izanaz. Nire bizitza aldatzea eta Biblia aztertzen hastea erabaki nuen.

Horrenbeste aurreiritziren artean bizi nintzenez, Jehobaren lekukoen artean ikusi nuenak harritu egin ninduen. Adibidez, Lekuko zuri batek bidaiatu behar izan zuenean, bere seme-alabak familia beltz baten ardurapean utzi zituen. Gainera, familia zuri batek gazte beltz bat hartu zuen etxean, bizitzeko leku bat behar zuelako. Erabat konbentzitu nintzen Jehobaren lekukoek Joan 13:35⁠eko hitzak betetzen dituztela. Jesusek esan zuen: «Honetan ezagutuko dute guztiek zuek nire ikasle zaretela: zuek elkar maite izatean». Banekien benetako anaiartea topatu nuela.

Biblia aztertzen nuen heinean, nire izaera aldatu behar nuela ikusi nuen. Nire pentsaera aldatu behar nuen eta ez nuen modu baketsuan bakarrik jokatu behar, baizik eta hau, bizitzeko modu hoberena dela ikusi behar nuen (Erromatarrei 12:2). Poliki-poliki aurrera egiten joan nintzen eta 1974⁠ko urtarrilean Jehobaren lekuko izateko bataiatu nintzen.

Nire pentsaera aldatu behar nuen eta ez nuen modu baketsuan bakarrik jokatu behar, baizik eta hau, bizitzeko modu hoberena dela ikusi behar nuen.

Hala ere, bataiatu ondoren ere, nire izaera hobetzen jarraitu behar izan nuen. Adibidez, behin etxez etxe predikatzen geundela, nire kotxeko irratia lapurtu zuenaren atzetik korrika joan nintzen. Berarengana hurbiltzean, irratia bota eta ihes egin zuen. Besteei gertatutakoa eta irratia nola berreskuratu nuen kontatzen nien bitartean, taldeko adindun batek galdetu zidan: «Stephen, zer egingo zenukeen harrapatu izan bazenu?». Galdera honek pentsarazi egin zidan eta izaera baketsua lantzen jarraitzera motibatu ninduen.

1974⁠ko urrian, denbora osoko zerbitzuan hasi nintzen, hilabetero 100 ordu erabiliz besteei Bibliari buruz irakasteko. Beranduago Brooklyn-en, New York-en zegoen Jehobaren lekukoen egoitza nagusian, lan egin ahal izan nuen boluntario bezala. 1978⁠an Los Angelesera itzuli nintzen gaixorik zegoen nire ama zaintzeko. Bi urte beranduago nire emazte maitearekin ezkondu nintzen, Aarhonda. Nire ama heriotzara arte zaintzen genuen bitartean, Aarhondak asko lagundu zidan. Denborarekin, Galaadeko Biblia-eskolara gonbidatu ziguten eta Panamara bidali ziguten misiolari bezala.

Bataiatu nintzenetik, modu biolentoan erantzun ahal nituen egoera asko izan ditut, baina egoera hauetatik ihes egiten edo modu baketsuan erantzuten ikasi dut. Askok, nire emazteak barne, zoriondu naute egoera hauei aurre egiteko moduarengatik. Ni ere harrituta nago neure buruarekin! Baina neure kabuz ezingo nituzkeen aldaketa hauek egin nire izaeran. Horren ordez, aldaketa hauek Bibliak bizitzak aldatzeko duen boterearen froga besterik ez direla sinesten dut (Hebrearrei 4:12).

NIRE ONERAKO IZAN DA:

Bibliak nire bizitzari zentzua eman dio eta erabat baketsua izaten lagundu dit. Orain, ez dut inor jotzen. Horren ordez, jendeari espiritualki sendatzen laguntzen diot. Institutuan etsaia zen batekin ere Biblia aztertu dut. Bera bataiatu ondoren, etxe berdinean bizi izan ginen denbora batez. Orain, lagun minak gara. Gaurdaino, emazteak eta biok 80 pertsona baino gehiagori lagundu diegu Biblia aztertzen eta Jehobaren lekuko izaten.

Bihotz-bihotzez eskertzen diot Jehobari nire bizitzari zentzua eta poztasuna emateagatik eta benetako anaiarte honen parte izateagatik.