Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

AZALEKO GAIA

Kaltegarria al da pornografia?

Kaltegarria al da pornografia?

Mundua gaur egun pornografiaz josita dago. a Iragarkietan, modan, pelikuletan, musikan eta aldizkarietan aurkitu daiteke, baita telebistan, bideojokoetan, telefonoetan, gailu elektronikoetan, webguneetan eta sare sozialetan ere. Badirudi oraingo kulturaren parte dela. Inoiz baino jende gehiagok geroz eta pornografia gehiago ikusten du (Ikusi  «Pornografiari buruzko datuak» taula).

Jendeak pornografiari buruz duen ikuspuntua ere aldatzen ari da. Gail Dines irakasleak ondorengoa idazten du: «Gaur egungo irudiak oso esplizituak dira. Izan ere, lehen pornografia zikintzat hartzen zena, orain pornografia leuna da».

Zer uste duzu zuk? Pornografiak ez duela kalterik egiten ala arriskutsua dela? Jesusek esan zuen: «Zuhaitz onak fruitu ona ematen du, eta zuhaitz txarrak fruitu txarra» (Mateo 7:17). Zer fruitu ematen du pornografiak? Erantzuna jakiteko, aztertu ditzagun pornografiari buruzko oinarrizko galdera batzuk.

Zer eragin du pornografiak jendearengan?

ADITUEK DIOTENA: Pornografiak oso erraz sortzen du adikzioa. Ikerlari batzuek drogarekin konparatzen dute.

Interneteko pornografiaren menpe egon zen Bryanek b dio: «Ezerk ezin ninduen geldiarazi. Drogaren menpe egotearen antzekoa zen. Hain errudun sentitzen nintzen, dardarak eta buruko minak izaten nituela. Uzten saiatu nintzen, baina urteak pasa arren, pornografiaren menpe egoten jarraitzen nuen».

Jendeak askotan ohitura hau ezkutatzen du. Pornografiaren menpe daudenak itxiak eta gezurtiak izaten dira. Ez da harritzekoa asko isolatuta, lotsatuta eta haserretuta egotea. Gainera, antsietatea eta depresioa ere izan dezakete. Kasu batzuetan, suizidioan pentsatzen ere hasten dira. «Neure buruarengan bakarrik pentsatzen nuen eta desesperatuta nengoen», esaten du Sergek. Honek ia egunero jaisten zuen pornografia bere mugikorrean. «Ez nuela ezertarako balio pentsatzen nuen. Errudun, bakarrik eta preso sentitzen nintzen. Gainera, lotsatuegi eta beldurtuegi nengoen laguntza bilatzeko».

Pornografia momentu batez ikusteak ere, oso eragin negatiboa izan dezake. Pornografian aditua den ikertzaile batek irudi pornografikoak garunean gordetzen direla eta ahazteko oso zailak direla esan zuen. Nahigabe Interneten pornografia ikusi zuen 19 urteko Susanek dio: «Irudiak buruan tinko sartuta ditut. Espero gabe, burura etortzen zaizkit. Badirudi ezingo ditudala inoiz guztiz ahaztu».

ONDORIOA: Pornografiak bere biktimak esklabo bihurtu eta min handia egiten die (2 Pedro 2:19).

Zer eragin du pornografiak familiengan?

ADITUEK DIOTENA: «Pornografiak bikoteak eta familiak suntsitzen ditu» (The Porn Trap [Pornografiaren Tranpak], Wendy eta Larry Maltz).

Nola kaltetzen ditu pornografiak ezkon harremanak eta familiak?

  • Ezkontideen arteko konfiantza, intimitatea eta maitasuna ahulduz (Esaera Zaharrak 2:12-17).

  • Berekoikeria, elkarrengandik emozionalki urruntzea eta ezkontidearekin pozik ez egotea bultzatuz (Efesoarrei 5:28, 29).

  • Sexu desira eta fantasia okerrak areagotuz (2 Pedro 2:14).

  • Ezkontidea onargarriak ez diren sexu ekintzak egitera behartzera bultzatuz (Efesoarrei 5:3, 4).

  • Pentsamenduz edo ekintzaz desleial izatera eramanez (Mateo 5:28).

Ezkontideak bata bestearekin ez direla «desleial» izan behar esaten du Bibliak (Malakias 2:16). Izan ere, adulterioak ezkon harremana suntsitu dezake eta ezkontideak banatzera eta dibortziatzera eraman ditzake. Egoera hauetan seme-alabek ere asko sufritzen dute.

Pornografiak haurrak modu zuzenagoan ere kaltetu ditzake. Lehen aipatutako Bryan-ek dio: «Hamar bat urte nituenean, ezkutaketan jolasean ari nintzela, aitaren aldizkari pornografikoak aurkitu nituen. Gustukoak zergatik nituen jakin ez arren, aldizkari haiek ezkutuan begiratzen hasi nintzen. Heldutasunera iritsi nintzenean ere, ohitura suntsikor hau izaten jarraitu nuen». Ikerketen arabera, pornografiaren eraginez nerabeak lehenago hasten dira sexu harremanak izaten. Gainera, hauen artean promiskuitatea eta sexu biolentzia bultzatu eta arazo emozional eta psikologikoak sortzen ditu.

ONDORIOA: Pornografiak maitasun harremanak pozoitu eta mina eta sufrimendua ekartzen du (Esaera Zaharrak 6:27).

Zer esaten du Bibliak pornografiari buruz?

JAINKOAREN HITZAK DIOENA: «Hilaraz itzazue, beraz, zeuen baitan mundu honen araberako jarrerak: lizunkeria, zikinkeria, irrits eta grina txarrak eta idolatria den diru-gosea» (Kolosarrei 3:5).

Hitz gutxitan, Jehobak c pornografia gorroto du. Horrek ez du esan nahi gizakiak sexu harremanak izatea oker dagoela pentsatzen duenik. Izan ere, sexu harremanak izateko gaitasunarekin sortu gintuen. Honen bidez, ezkontideek bata bestearen sexu desirak asetzeaz gozatu dezakete, emozionalki elkartuago sentitu daitezke eta haurrak izatearen zoriontasuna sentitu dezakete (Santiago 1:17).

Zergatik esaten dugu, orduan, Jehobak horrenbeste gorroto duela pornografia? Aztertu ditzagun hainbat arrazoi.

  • Badaki pornografiak gure bizitza suntsitu dezakeela (Efesoarrei 4:17-19).

  • Maite gaituenez, guk minik ez hartzea nahi du (Isaias 48:17, 18).

  • Jehobak ezkon bizitza eta familiak babestu nahi ditu (Mateo 19:4-6).

  • Gu moralki garbi mantentzea eta besteen eskubideak errespetatu ditzagun nahi du (1 Tesalonikarrei 4:3-6).

  • Gure sexu harremanak garbiak izatea espero du (Hebrearrei 13:4).

  • Jehobak badaki pornografiak okerkeria, berekoikeria eta sexuari buruzko Satanasen ikuspuntua erakusten duela (Hasiera 6:2; Judas 6, 7).

ONDORIOA: Pornografiak Jainkoarekin dugun adiskidetasuna kaltetzen du (Erromatarrei 1:24).

Jehobak, hala ere, pornografiaren atzaparretatik ihes egin nahi dutenei errukia die. Bibliak dio: «Bihozbera eta errukiorra da Jauna, haserregaitza eta onginahiz betea. […] Badaki ongi zerez garen eginak, gogoan du hautsa besterik ez garela» (103. Salmoa 8, 14). Apalei berarengana hurbiltzera gonbidatzen die «errukia iritsi eta premia aldian laguntza izan» dezaten (Hebrearrei 4:16; Ikusi  «Askatu pornografiaren atzaparretatik» taula).

Jende askok onartu du Jainkoaren laguntza. Izan al dute arrakastarik? Bibliak honakoa dio ohitura txarrak gainditu zituzten batzuei buruz: «Garbituak izan zarete, sagaratuak eta Jainkoak onartuak Jesu Kristo Jaunaren izenean eta gure Jainkoaren Espirituaren bidez» (1 Korintoarrei 6:11). Gainera, Isaias liburuko ondorengo hitzak esan ditzakete: «Jauna dut indar eta babes, bera salbatzaile» (Isaias 12:2).

Pornografiaren adikzioa gainditu zuen Susan-ek dio: «Jehobak bakarrik lagundu zaitzake pornografiatik libratzen. Bere laguntza eta gida eskatzen badituzu, berarekin adiskidetasun ona eduki ahal izango duzu. Ez zaitu bertan behera utziko».

a «Pornografiak» pertsona bat eszitatzeko helburua duten sexu eduki esplizituak ditu barne, esaterako irudi, audio eta argitalpenak.

b Artikulu honetako izenak aldatu egin dira.

c Bibliaren arabera, Jehoba Jainkoaren izena da.