Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

Ba al zenekien?

Ba al zenekien?

Zer ibilgailu motan zihoan etiopiar eunukoa Felipe berarengana gerturatu zenean?

MUNDU Berriko Itzulpenak «gurdi» bezala itzulitako hitza, gurdi mota desberdinak deskribatzeko erabiltzen du (Eg. 8:28, 29, 38). Jatorrizko hizkuntzan, hala ere, etiopiarra gerra edo lasterketetarako erabiltzen zirenak baino handiagoa zen gurdi batean zihoala dirudi. Zergatik esan dezakegu hau? Azter ditzagun arrazoi batzuk.

Etiopiarra distantzia luze bat bidaiatu zuen goi-mailako funtzionario bat zen. Bera, «Kandazeren, etiopiarren erreginaren, zerbitzura zegoen gizon boteretsua zen, eta haren altxortegiaren kargu zegoen» (Eg. 8:27). Gaur egungo Sudanek eta Egiptoko hegoaldeenean dagoen eremuak osatzen zuten antzina Etiopia. Nahiz eta etiopiarrak, seguruenik, bidaia osoa ibilgailu berean ez egin, bidaia luze hartarako ekipajea izango zuen. Lehen mendean bidaiariak eramateko erabiltzen ziren ibilgailuen artean, estalita zeuden lau gurpileko gurdiak zeuden. Eginak liburuari buruzko kontsulta liburu batek honakoa dio: «Beharbada, mota honetako gurdietan ekipaje gehiago eraman eta erosoago bidaiatu ahalko zuten, eta distantzia luzeagoak egin ahal izango zituzten» (Acts: An Exegetical Commentary, Craig S. Keener).

Etiopiarra irakurtzen ari zen Felipe gerturatu zitzaionean. Pasarteak dioen moduan, «Felipe korrika hasi zen gurdiaren ondoan eta [eunukoa] Isaias profetaren liburua ozen irakurtzen ari zela entzun zuen» (Eg. 8:30). Garai hartan, bidaiatzeko gurdiak ez ziren azkar bidaiatzeko egiten. Gurdi hauekin bidaia mantsoa izaten zenez, eunukoak irakurri ahal izango zuen eta, bestalde, Felipe gurdira iritsi ahal izango zen oinez.

Etiopiarrak «Feliperi gurdira igotzeko eta berarekin esertzeko eskatu zion» (Eg. 8:31). Normalean, lasterketa gurdietan gidaria zutik joaten zen. Bidaiatzeko gurdi batean, aldiz, eunukoak eta Felipek eserita joateko behar adina toki izango zuten.

Eginak 8. kapituluko erregistroan eta froga historikoetan oinarrituta, gure azken aldiko argitalpenetan etiopiar eunukoa gurdi handiago batean azaltzen da marraztuta, eta ez gerra edo lasterketa gurdi txiki batean.