Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

[ezkerretik eskubira] Marcelo, Yomara eta Hiver. Braillezko Traducción del Nuevo Mundo itzulpenaren liburuki bana dute magalean

Argi eta garbi ikusi zuten maitasuna

Argi eta garbi ikusi zuten maitasuna

YOMARA eta bere bi anaiak, Marcelo eta Hiver, Guatemalako herri txiki batean bizi dira. Yomara Lekukoekin Biblia ikasten hasi zen eta, denborarekin, anaiak ere ikasten hasi ziren. Baina arazo bat zegoen, hirurak itsuak ziren eta ez zekiten braille sisteman irakurtzen. Horregatik, Biblia irakasleak paragrafoak eta bertsetak irakurtzen zizkien.

Bileretara joatea erronka galanta zen beraientzat. Hasteko, ezin zuten 40 minutuko bidaia bakarrik egin. Horregatik, kongregazioko anai-arreba batzuk joaten ziren beraien bila. Bestalde, aste barruko bileretan aurkezpenak zituztenean, buruz ikasten laguntzen zieten.

2019⁠ko maiatzean bilerak beraien herrian egiten hasi ziren. Ordurako, aitzindari erregular bikote bat herrira etorria zen bizitzera. Hiru anai-arrebei braille sisteman irakurtzen eta idazten irakastea erabaki zuten. Ez zekiten nondik hasi ere. Orduan, liburutegira joan eta braille sistema nolakoa zen eta nola erakutsi ahal zen ikasten hasi ziren.

Marcelo komentario bat ematen bileran

Hilabete gutxi batzuetan, hiru gazteak ondo irakurtzeko gai ziren eta, honi esker, espiritualki aurrera egin ahal izan zuten. a Gaur egun, Yomara, Marcelo eta Hiver aitzindari erregularrak dira eta Marcelo kongregazioko laguntzailea da. Aste osoan Jehobaren zerbitzuan oso lanpetuta daude, eta beraien jarrera oso kutsakorra da.

Hiru anai-arrebek asko eskertzen dute kongregazioak erakutsi dien maitasuna. «Hasiera-hasieratik, Lekukoek benetako kristau maitasuna erakutsi ziguten», dio Yomarak. «Kongregazioan oso lagun onak ditugu. Gainera, nazioarteko familia baten parte gara eta maitasunak elkartzen gaitu», esaten du Marcelok. Yomara eta bere bi anaiak lurra paradisu bihurtzen ikusteko irrikitan daude (Sal 37:10, 11; Is 35:5).

a Aprenda a leer braille liburuxka itsuei edo ikusmen urriko pertsonei braille sisteman irakurtzen eta idazten irakasteko prestatuta dago.