Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

Huldak bere helburua lortu zuen

Huldak bere helburua lortu zuen

SANGIR BESAR izeneko Indonesiako uharte txiki batean, gure hiru arreba bizi dira. Duela urte batzuk hara joan izan bagina, hondartzan topatuko genituzkeen elkarrekin lanean. Hiru arreba hauek oso ezagunak dira uhartean beraien predikazioagatik. Baina behin, lan mota desberdin bat egiten aritu ziren.

Sangir Besar uhartea Indonesiako iparraldean

Hasteko, itsasertzera joan, harri pisutsuak bilatu eta hondartzara eramaten zituzten. Harri hauetako batzuk futbol pilotak bezain handiak ziren. Gero, emakumeek egurrezko aulkitxo batean eseri eta, mailuak erabiliz, harriak oilo-arrautzen tamaina baino txikiagoak ziren zatitan banatzen zituzten. Ondoren, harri txiki hauek plastikozko ontzietan sartu eta, eskailera batzuetatik, bizi ziren tokiraino igotzen zituzten. Azkenik, harriak poltsa handietan prest uzten zituzten, beranduago furgonetek eramateko. Harri hauek errepideak egiteko material bezala erabiltzen ziren.

Hulda, hondartzan harriak jasotzen

Hauetako arreba bat Hulda deitzen da. Bere egoeragatik, besteek baino denbora gehiago pasa ahal zuen lan hori egiten. Normalean, irabazten zuen diru guztia familiaren beharretarako erabiltzen zuen. Baina, oraingoan, dirua beste gauza baterako ere irabazi nahi zuen. Tableta elektroniko bat nahi zuen JW Library® aplikazioa erabili ahal izateko. Huldak bazekien bertako bideo eta beste eduki batzuk bere predikaziorako eta Biblia hobeto ulertzeko oso lagungarriak izango zirela.

Huldak hilabete eta erdi igaro zituen goizero-goizero bi ordu gehiagoz furgoneta txiki bat betetzeko behar adina harri puskatzen. Azkenean, tableta erosteko dirua lortu zuen.

Hulda bere tabletarekin

Huldak dio: «Nahiz eta harriak puskatzeagatik leher eginda egon, min guztiak segituan ahaztu nituen tableta berria esku artean izan nuenean. Honi esker, orain predikazioan emaitza hobeak ditut eta errazagoa egiten zait bilerak prestatzea». Gainera, pandemia hasiera aldean tableta izatea oso lagungarria izan zitzaiola esan zuen, kongregazioko jarduera guztiak birtualki egiten baitziren. Zenbat pozten gaituen Huldak bere helburua lortu izanak!