Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

Ba al zenekien?

Ba al zenekien?

Jesus exekutatua izan ondoren, utziko al zuten erromatarrek hilobiratze duin bat ematen?

JENDE askok daki Jesus bi lapurren artean habean zintzilikaturik exekutatua izan zela (Mt 27:35-38NWT). Gero, Jesusen gorpua prestatu ondoren, haitzean zulaturiko hilobi batean ezarri zuten. Bibliako hilobiratze pasarte honek eztabaidak sortu ditu batzuen artean (Mk 15:42-46).

Ebanjelioetako kritikari batzuek horrelako heriotza jasan zuen norbaitek hilobiratze duin bat izatea zalantzan jarri dute. Horren ordez, gaizkile hauen gorpuak beste modu batera tratatuak zirela uste dute. Ariel Sabar kazetariak, Smithsonian aldizkarian idatzi zuen artikulu batean, ikuspuntu honen jatorria zein den azaltzen du: «Gurutziltzatzea gizarteko pertsona ziztrinentzako zigorra zen. Erromatarrek horrelako pertsonei hilobiratze duina ematea barregarria iruditzen zaie aditu batzuei». Erromatarrek nahi zutena pertsona hauek zeharo umiliatzea zen. Horregatik, askotan gorpuak habean uzten zituzten basapiztiek jan zitzaten. Gero, geratzen zena hartu eta beste gorpu asko zeuden zulo batetara botatzen zuten.

Baina, arkeologiak beste zerbait erakutsi du, exekutatuak izan ziren judu batzuen hezur eta hondakinen kasuan behintzat. 1968⁠an, lehen mendean hil zuten gizon baten eskeletoaren hondakinak aurkitu zituzten Jerusalemdik gertu. Judutarren artean ohikoa zen familia-hilobi batean zeuden, hezur kaxa batean gordeta. Hauen artean egurrezko taula bati josita orpo bat zegoen 11,5 zentimetroko burdinezko iltze batek zeharkaturik. «Orpoa Jehokanan izeneko gizon batena zen», dio Sabar kazetariak, «eta ebanjelioek Jesusen hilobiratzeari buruz esaten dutena egia izan daitekeela frogatzen lagundu du». Beraz, «Jehokananen orpoak erromatarrei buruz gauza bat erakusten du: gurutziltzatu bati hilobiratze judutarra izaten utz zezaketela».

Orpo honek Jesus habean zintzilikatzeko moduari buruzko ikuspuntu ezberdinak sortu ditzake. Baina argi uzten du exekutatuak izan ziren batzuek hilobi amankomun batera jaurtiak izan beharrean, hilobiratze duina jaso zutela. Frogek Jesusen gorpua hilobi duin batean ezarria izan zela erakusten dute. Beraz, Bibliak dioena sinesgarria da.

Are gehiago, Jehobak Jesus aberatsekin batera hilobiratua izango zela aurresan zuen eta inork ezin du Jainkoaren Hitza betetzea eragotzi (Is 53:9, oharra; 55:11).