Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

Txakurtxoentzako galletak

Txakurtxoentzako galletak

«2014KO udaberrian nire bi txakurtxoak hiriko erdigunera paseatzera eramaten hasi nintzen», idatzi zuen Oregonen (AEB) bizi den eta gaur egun gure anaia den Nick-ek. «Lekukoak han egoten ziren beraien erakusgailuekin. Ongi jantzita egoten ziren eta irribarre zabal batekin mundu guztia agurtzen zuten.

Lekukoak atseginak ziren, ez jendearekin bakarrik, baita nire terrier txakurtxoekin ere. Egun batean, handik pasatzen ari nintzela, Elaine izeneko Lekuko batek galleta batzuk eman zizkien nire txakurtxoei. Handik aurrera, ingurutik pasatzen baginen, txakurrek tiraka eramaten ninduten “galleten txokora”.

Hilabeteak joan, hilabeteak etorri, txakurrek beraien galletak zituzten eta nik Lekukoekin elkarrizketa laburrak izaten nituen. Ez nuen jatorregia izan nahi. 70 urte baino gehiago nituen eta Lekukoak ez nituen gehiegi ezagutzen. Eliza protestanteekin desengainatuta nengoen eta hoberena Biblia nire kabuz aztertzea zela uste nuen.

Garai hartan, Lekuko gehiago ikusten nituen hiriko beste zenbait erakusgailuetan. Nirekin atseginak izaten ziren beti. Nituen galderak Bibliarekin erantzuten zituzten beti eta, horregatik, beraiekin konfiantza handiagoa izaten hasi nintzen.

Egun batean, Elainek galdetu zidan: “Animaliak Jainkoaren opariak direla uste al duzu?”. “Bai, noski!”, erantzun nion. Orduan, Isaias 11:6-9 irakurri zidan. Aipu honek izugarrizko eragina izan zuen nigan. Bibliari buruz gehiago jakin nahi nuen, baina hala ere, ez nuen beraien argitalpenik hartu nahi.

Hurrengo egunetan, elkarrizketa labur baina interesgarriak izan nituen Elaine eta bere senarra Brentekin. Kristaua izatea zer den ulertzeko Mateotik Eginak arte irakurtzera animatu eta hala egin nuen. Handik gutxira, beraiekin Biblia ikasten hasi nintzen. Hori 2016⁠ko udan izan zen.

Astero, Biblia ikasteko eta bileretara joateko irrikan egoten nintzen. Oso pozik nengoen Bibliak benetan irakasten duena ikasten ari nintzelako. Handik urtebete ingurura bataiatu nintzen. Orain 79 urte ditut eta bide egokian nagoela jakiteak oso zoriontsu egiten nau. Asko eskertzen diot Jehobari bere familian onartu izana».