Saltatu edukira

Sionistak al dira?

Sionistak al dira?

 Ez. Jehobaren lekukook Biblian oinarritzen ditugu gure sinesmenak. Erlijio batzuek Judutarrak Palestinan berriz ere biltzea biblia-profezia dela esaten duten bitartean, Jehobaren lekukook ez dugu ikuspuntu berdina. Ez dugu sinesten mugimendu politiko hau Biblian iragarri zenik. Izan ere, Bibliak ez du inoiz giza gobernu bat edo herri bat beste baten gainetik jartzen. Jehobaren lekukoon aldizkari ofizialak, argi eta garbi esan zuen: «Ez dago Sionismo politikoa sostengatzeko biblia-oinarririk».

 Harluxet Hiztegi Entziklopedikoak horrela definitzen du Sionismoa: «Mugimendu erlijioso eta politikoa, Palestinan (Sion mendi santuaren inguruan) juduen estatu burujabea sortzea helburu zuena». Beraz, Sionismoaren erroak erlijioso eta politikoak dira. Jehobaren lekukook ez dugu doktrina erlijioso honen alde egiten eta Sionismo politikoaren aurrean guztiz neutralak gara.

 Jehobaren lekukoon erakundea guztiz erlijiosoa da eta ez du inongo organismo politikoren alde egiten, Sionismoa barne. Jehobaren lekukoon neutraltasun politikoa aski ezaguna da eta herrialde batzuetan lekukook eraso latzak jasan ditugu gure neutraltasunari eusteagatik. Izan ere, ziur gaude Jainkoaren Erreinuak bakarrik ekar dezakeela bake iraunkorra, ez baitago giza gobernu edo mugimendurik hau egin dezakeenik.

 Jehobaren lekukoon oinarrizko printzipioetariko bat, non bizi garen axola izan gabe, gaur egungo gobernuen legeak betetzea da. Ez gara gobernuen aurka altxatzen eta ez dugu gatazka armatuetan parte hartzen.