Saltatu edukira

Zergatik joaten dira erlijiodun jendearengana?

Zergatik joaten dira erlijiodun jendearengana?

 Jende erlijiodun askori Bibliari buruz hitz egitea atsegin zaiola ikusi dugu. Noski, jendeak sinesmen ezberdinak izateko duen eskubidea errespetatzen dugu eta ez dugu inor behartzen gure mezua onartzera.

 Erlijioari buruz hitz egiterakoan, hau «apaltasunez eta errespetuz» egiteko esaten duen biblia-aholkua segitzen saiatzen gara (1 Pedro 3:15, 16). Badakigu guk daramagun mezua batzuek ez dutela onartuko (Mateo 10:14). Hala ere, ez dakigu jendearen erantzuna zein izango den beraiekin hitz egin aurretik. Gainera, jendearen egoera aldatu egiten dela ere badakigu.

 Adibidez, baliteke norbait behin oso lanpetuta egotea gurekin hitz egiteko baina hurrengo batean gurekin gustura mintzatzea. Honetaz gain, jendeak arazo edo egoera berriei aurre egin behar izateak, Bibliaren mezuan interesa edukitzea bultzatu diezaieke. Beraz, jendearekin behin baino gehiagotan hitz egiten saiatzen gara.