Saltatu edukira

Nola erabiltzen dituzte dohaintzak Jehobaren lekukoek?

Nola erabiltzen dituzte dohaintzak Jehobaren lekukoek?

 Dohaintzak gure erakundeko erlijio-jarduerak eta laguntza humanitarioak aurrera eramateko erabiltzen ditugu. Ekintza hauek gure helburu nagusia lortzeko, hau da, jendea Jesu Kristoren jarraitzaile izaten laguntzeko, egiten ditugu (Mateo 28:19, 20).

 Ez ditugu dohaintzak inor aberasteko erabiltzen. Gure kongregazioetako arduradunek edo zerbitzariek ez dute dirurik jasotzen, ezta Jehobaren lekukoek atez ate predikatzeagatik ere. Gure sukurtsaletan eta egoitza nagusian zerbitzatzen dutenek, Zuzendari-batzordea barne, erlijio-ordena bateko kideak dira eta ez dute soldatarik jasotzen.

Gure jardueren adibideak

  •   Argitalpenak: Milioika Biblia eta biblia-argitalpen itzuli, inprimatu, garraiatu eta zabaltzen ditugu urtero. Guzti hau dohainik egiten dugu. Era berean, jw.org webgunean eta JW Library aplikazioan gure argitalpen digitalak eskuragarri daude doan eta dirua irabazteko iragarkirik gabe.

  •   Eraikuntza eta mantentze-lanak: Munduan zehar bilera-areto xumeak eraiki eta zaintzen ditugu. Hauei esker, kongregazioak leku egokietan elkartzen dira Jainkoa gurtzeko. Sukurtsalekin eta itzulpen bulegoekin gauza bera egiten dugu. Lan gehiena boluntarioek egiten dutenez kostua txikiagoa da.

  •   Administrazioa: Gure egoitza nagusiaren, sukurtsalen, itzulpen bulegoen eta zerbitzari ibiltarien jarduerak aurrera eramaten dira mundu-mailako ekintzetarako egiten diren dohaintzen bidez.

  •   Predikatze-lana: Lekukook ez dugu dirurik jasotzen berri onak predikatzeagatik edo «Jainkoaren mezua» irakasteagatik (2 Korintoarrei 2:17). Badira denbora gehiena predikatze-lanean igarotzen duten aukeraturiko eta trebaturiko zerbitzariak. Lehen mendeko kristauen antzera, hauei ere etxebizitza xume eta bizitzeko beharrezkoak diren gauzekin laguntzen zaie (Filipoarrei 4:16, 17; 1 Timoteori 5:17, 18).

  •   Irakaskuntza: Gure biltzarrak dohaintzei esker egiten ditugu, baita Biblian oinarrituriko audio eta bideo grabaketak ere. Arduradunak eta denbora osoko zerbitzariak beraien eginkizunetan trebeagoak izateko eskolak ere zuzentzen ditugu.

  •   Hondamendietarako laguntza: Naturak eta gizakiak eragindako hondamendien ondorioak jasaten dituztenei janaria, ura eta bizilekua ematen dizkiegu. Laguntza humanitario honen bidez «fedean senide ditugunei» eta Lekukoak ez direnei laguntzen diegu (Galaziarrei 6:10).