Saltatu edukira

Egiten al dute Jehobaren lekukoek erlijioen arteko gurtzarik?

Egiten al dute Jehobaren lekukoek erlijioen arteko gurtzarik?

 Jehobaren lekukooi erlijio guztietako jendearekin hitz egitea gustatzen zaigu. Hala ere, ez dugu beste sinesmen batzuk dituztenekin batera gurtzen. Zergatik? Bibliak benetako kristauek «barne-lotura eta batasuna» dutela erakusten digulako. Batasun honen ezaugarri nagusia sinesmen bera izatea da (Efesoarrei 4:16; 1 Korintoarrei 1:10; Filipoarrei 2:2). Maitasuna, errukia, barkamena eta beste ezaugarri batzuen garrantziarekin ados egotea ez da nahikoa kristauok «barne-lotura» hau izateko. Gure sinesmenak Bibliaren jakintza zehatzean oinarrituta daude. Ezagutza hau gabe, gure fedea alferrikakoa izango litzateke (Erromatarrei 10:2, 3).

 Beste sinesmen batzuk dituztenekin elkartuta egoteak fedeari kalte egingo liokeela dio Bibliak (2 Korintoarrei 6:14-17). Hau dela eta, Jesusek ez zuen nahi izan bere jarraitzaileek beste erlijio batzuetako kideekin batera gurtu zezaten (Mateo 12:30; Joan 14:6). Era berean, Jainkoak antzinako israeldarrei beraien bizilagunekin batera gurtzea debekatu zien Moisesen bitartez emandako legean (Irteera 34:11-14). Beranduago, israeldar leialek beste sinesmen batzuk zituztenek eskainitako laguntza baztertu zuten. Izan ere, laguntza hau onartzeak erlijioak bateratzera behartuko lituzke (Esdras 4:1-3).

Hitz egiten al dute Jehobaren lekukoek beste sinesmen batzuk dituztenekin?

 Bai. Paulo apostoluak bezala, ahal den jende gehienaren pentsaera eta sinesmenak ulertzen saiatzen gara (1 Korintoarrei 9:19-22). Besteekin hitz egitean «errespetuz» jokatzen ahalegintzen gara Bibliak ematen digun aholkua jarraituz (1 Pedro 3:15, 16).